Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ardailan adlag iskanbilan, zarata eginez.
Nik badut halare errezeloa, inork inoiz inongo sedetan edo seminariotan zuzenduko ez didan zain bihurri batek heriotzeraino lagunduko nauena, eta esperantza horrekintxe hasten naiz hemen ere ardailan. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 18. orr.
Asanbladan bildu dira, nola ez, eta usadio duten bezala zoragarrizko ardailan hasi dira elkarren artean, gaztetxo bati lapikoan jarri zaiolako ezin dela odolik eman nori ematen zaion jakin gabe. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 65. orr.