Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
arbin (corpusean ez dago; ETCn 18 agerraldi) izond abaildua, larria.
Larriagoak izan ziren bat eta bi eta asko, eta izango agian, baina egun hura bezain arbinik ez genuen gogoratzen. ETC-literatura, saiakera Neska bat leku inposiblean, Xabier Amuriza, Elkar, 2018
Gaztelutik, Zite-arbinetik Muntsaratsen zehar Atxarterantz egin zuten, eta haitz barrenerantz hartu. ETC-literatura, saiakera Azeri-dantza, Mila Salterain, Txalaparta, 2017
Plevljarra estu eta arbin zebilen; lur kolorekoa zeukan begitartea eta begiak gorriturik. ETC-literatura, saiakera Zubi bat Drinaren gainean, Ivo Andric (Karlos Zabala), Alberdania-Elkar, 2010
Eguraldi sargoritsuarengatik-edo, arbin zebilen bolada hartan zekorra. ETC-literatura, saiakera Ileak uretan, Josu Penades , Alberdania, 2012