Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

araztaile (corpusean ez dago; ETCn 60 agerraldi) izond/iz arazten duena.

Konparatuz gero dirua zer den halakoentzat eta zer kortesanentzat, guztiz desberdina da batzuentzat eta besteentzat, baina bientzat da araztailea: diruak tresna bihurtzen du gizonezkoa, eta askatasun erotikoa ematen dio emakumeari, gaztetako urguiluak ukatu ziona. ETC-literatura, saiakera   Bigarren sexua, Simone de Beauvoir (Irene Arrarats Lizeaga), Jakin / Elkar, 2019

Ur bedeinkatua, araztailea, bataio berria... eta ohean sartuko zara. ETC-literatura, saiakera   Hodeien adorea, Yoseba Peña, Susa, 2012

Baina ezer ez da egiantzekoagoa hurrengo gertaera baino, hau da, geroago, gizakiek, pentsatzean, eguzkia eta arazteko zeremoniak harremanetan jarri zituztela, baita horiek jatorrian soilik araztaile gisa pentsatu ziren lekuetan ere. ETC-literatura, saiakera   Etika, zientzia eta antropologia, Ludwig Wittgenstein (Ignacio Ayestaran), Jakin irakurgaiak, 2000

Milaka milioi adar ditu norabide guztietan hedatzen direnak, haren fruitua jaten eta gero eta bekatu gehiago egiten jarraitzen dugu haragizko ezagutzaz, eta, beraz, beti izango dugu araztaileen beharra, eta nik araztailea izan nahi badut Jesusen edo Bushen edo Schwarzeneggerren moduan, gaizkiari buruz jakiteko dagoen guzti-guztia jakin behar dut. ETC-literatura, saiakera   Jaiotze markak, Nancy Huston (Iñigo Errasti), Alberdania, 2009

[...] kondoi semenduak batzuetan; zenbat eta nazkagarriago bata hainbat eta intentsuagoa bestea, gaueko zikinkerien izerditze bat, goiz-goizean korrika egitera edo mendiak igotzera joaten direnak nola, amorratuki bazter uzten saiatu banaiz ere etengabe nigana itzultzen den tradizio sitsek-jandako baten ondare, erreproduzitu dezadan, penitentzia araztaileETC-literatura, saiakera   Erraiak, Danele Sarriugarte, Elkar, 2014

Hirugarrenik, sua elementu zentrala bilakatzen da mobilizazioetan; baina mugimendu feministak historikoki suari emandako botere araztailea alde batera uzten da (akelarreak, adibidez), eta suak duen suntsitze ahalmenean zentratzen du bere marko ekintzaile berria. ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 209 zbk., , 2015 - uztaila_ abuztua

Beraz, eraikineko zikinkeriak auzotarrek erabiltzen duten putzu septikora joan beharrean, ibaira isurtzen dira, araztaile batetik igaro ondoren. ETC-prentsa   Berria, 2008-09-14

Baldintza ekologiko egokian dagoen ibaia araztaile natural erraldoia da. ETC-prentsa   Berria, 2008-12-07

Berriro itsasora edo ibaira bota behar denean, ura araztaile batetik pasatzen da, beraz, jaso bezala itzultzen da. ETC-prentsa   Berria, 2014-10-31

Bilbok merezi du etorkizunari argitasunez begiratzea eta, aldi berean, azken hamarkadotan aplikatu diren politiken berrikuspen kritiko eta araztailea egitea. ETC-prentsa   Berria, 2014-04-01

Araztailea, beste software programa informatiko batek eginiko akatsak garbitzeko erabiltzen da. ETC-entziklopedia   Araztaile, Wikipedia

Mikrokontrolagailu berrienek zirkuitu araztaile bat izaten dute txipean bertan JTAG baten bidez atzituta firmwarearen arazketa bat egin ahal izateko. ETC-entziklopedia   Mikrokontrolagailu, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus