Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Araukaria "Araucariaceae" familiaren "Araucaria" generoaren landareen izen arrunta da. ETC-entziklopedia Araukaria, Wikipedia
-Zuhaitz horiek araukariak dira, Cifuentes. ETC-literatura, saiakera Ez da gaua begietara etortzen, Felipe Juaristi, Erein, 2007
Itsasotik udako haizea heldu da, karriketan sartzen da, etorbide lerrozuzenetan, zirimolaka hasten da lorategi txikietan eta dantzan jartzen ditu palmondoak eta araukaria handiak. ETC-literatura, saiakera Basamortua, J.M.G. Le Clezio (Luis Berrizbeitia), Elkar, 2009
Urrutian, ibarrean, pinu altuen tartean, lur urratu zahar bat bistaratu zuen, zeinaren berde eztia argiz betetzen baitzen araukaria ilunbetsuen artean. ETC-literatura, saiakera Eguzki kolpea, Horacio Quiroga (Jesus Mari Mendizabal), Alberdania-Elkar, 2009
Ni liluratuta geratzen nintzen magnolien loreekin eta haien hosto garbi distiratsuekin, eta baita nik zuhaitz eskeletoa esaten nion araukariarekin ere. ETC-literatura, saiakera Kriseiluaren argipean, Anxel Fole (Josemari Navascues), Alberdania-Elkar, 2010
Montalbanok bide hartatik jo zuen, eta handik pixka batera, araukaria eta basa-belarrez beteta zegoen baso gisako baten erdian aurkitu zen. ETC-literatura, saiakera Gauaren usaina, Andrea Camilleri (Josu Zabaleta), Erein, 2011
Izarren lekukotasun mutuaren azpian aurrerago altxatzen zen beste itzal handi baterantz egin zuten, lasterketa isilean, araukaria bakartiaren aldamenetik igarota. ETC-literatura, saiakera Gezurra odoletan, Asel Luzarraga, Txalaparta, 2011
Baina, bide arrastoei eta araukariari begira, Espetxean sar dezatela, erantzun zuen. ETC-literatura, saiakera Vera Candidaz dakidana, Veronique Ovalde (Alberto Barandiaran), Alberdania, 2011
Esate baterako, Tinquilco aintzira eta Chica, Verde eta Del Toro aintziren artean zazpi kilometroko bidea dago, ia 700 metroko desnibela, eta ur-jauziak, basoak eta araukaria bertako zuhaitz mota ikus daitezke. ETC-prentsa Berria, 2008-02-09
Araukaria baten atzetik azaldu zenean gustatu zitzaidan Josep Llimona egileak diseinatu zuen oinarriko bankua. ETC-prentsa Berria, 2011-01-08
c) Ozeano Bareko kostaldearen hegoaldean, Biobio ibaitik Patagoniaraino, klima ozeaniko epela dago: urtean 2.000 mm baino gehiagoko prezipitazioak izaten dira, eta basoak sarriak izan ohi dira (araukariak); horregatik, baso horiek egur-erreserba garrantzitsuak dira. ETC-zientzia, zuzenbidea Munduaren eskualde geografia, Askoren artean, EHU/UPV, 2017