Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
araudun (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi) izlag/iz arauak dituena.
Kaosaren, betierearen edo absurdoaren ereduak arau ororen gainetik daude; kosmosa, denbora eta logika dira araudunak eta legepekoak. ETC-literatura, saiakera Absurdoko kontuak, Patxi Zabaleta, Pamiela, 2013
Horrela, araudun eta legedun estatua izateak, zuzenbidezko estatuak, ez du zuzena denik erran nahi. ETC-prentsa Egunkaria, 2002-06-11
Mutur batean badaude familia araudunak (arauak guztien artean jarriak izan daitezke, edo patriarkak inposatuak), beste muturrean beste mota bateko familia bat dugu, ez ezinbestean gatazkatsua, sozializazio-funtzioa gaizki betetzen duena seme-alaben eskola-errendimenduari dagokionez. ETC-zientzia, zuzenbidea Soziologia eta hezkuntza , Askoren artean, EHU, 2009