Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aranista (corpusean ez dago; ETCn 87 agerraldi) izond/iz Sabino Aranari dagokiona; Sabino Aranaren jarraitzailea. ik sabindar.

Propaganda aranista hasia zen Euskal Herrian, bere akats guztiekin ere, historiaren ikusmoldea iraultzen euskaldunoi. ETC-literatura, saiakera   Azken egunak Gandiagarekin, Joxe Azurmendi, Elkar, 2009

EAJ ofentsiboak, behinolako karlistak, aranista primitiboak, ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 119 zbk., , 2000 - uztaila-abuztua

Belaunaldi honetako denek polemizatu dute arrazismo aranistarekin (Txillardegik, aldiz, uste du, ez duela merezi: arrazistarik ez dela gelditzen aranismoan). ETC-literatura, saiakera   Txillardegi, batasunaren pentsalaria, Miren Rubio Iturria, Jakin / UPV/EHU, 2019

Honezkero integrista eta aranista bakarrak hemen, Arana baino aranatarragoak, haren etsai espainolistak direla. ETC-literatura, saiakera   Beltzak, juduak eta beste euskaldun batzuk, Joxe Azurmendi, Elkar, 2018

Identitatea zer den ere zehazten ari gara: orain arte oso definizio tradizionala, baztertzailea erabili izan da aranista, esango nuke, eta orain, aldiz, integratzaileagoa. ETC-prentsa   Berria, 2003-07-13

Mende hasierako aranistek ostikoketa proposatu zuten euskaraz futbolari deitzeko. ETC-prentsa   Berria, 2004-06-25

Itxaropena argitaletxeak 1960an argitaratu zuen bilduma hartu du oinarritzat Hiriartek, "ortografia aranistaren tildeak eta beste egokituaz soilik". ETC-prentsa   Berria, 2006-08-06

Abertzale garenok ez gara aranista abertzaleak. ETC-prentsa   Berria, 2006-08-27

Euskotar/Espainiar edota Euskotar/Frantziar dikotomia aranista izan da azken 110 urteotako ustezko abertzaletasunak garatu duena. ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-11-13

Baina abertzaletasun aranista izan da euskal kontzientzia horren mugimendurik handiena, arrakastatsuena. ETC-zientzia, zuzenbidea   Euskal Herria ardatz: Kultura - Identitatea - Boterea, Eugenio Arraiza, Joxe Manuel Odriozola, Eduardo Apodaka , UEU, 2007

Hain zen handia eta zabala abertzaletasun aranistaren presentzia Uruguaiko euskal koloniaren baitan, holako gatazka batean parte hartzeko? ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 69 zbk., , UEU, 2009 - apirila-ekaina

Esan bezala, nazionalismo aranistarekin markatzen duen distantziak euskal idazle klasikoak irrigarri uztera ere badarama, elizgizonak izan baitziren, gehienbat, euskarazko literatura idatzia garatu zutenak. ETC-zientzia, zuzenbidea   Olariagaren trantsizioa, Aitor Castañeda Zumeta, EHU/UPV, 2019

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus