Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
"Magrebeko tirano guztiek legez, Gaddafik Libiako identitate hutsa ukatzen duen arabismoari eutsi zion", jarraitu zuen. ETC-literatura, saiakera Ekialde Hurbila, Askoren artean, Elkar / Berria / Jakin, 2017
Suhail Idris hil da, "modernizazioaren eta arabismoaren poeta" . ETC-prentsa Berria, 2008-02-21
Arazoa da NTCk eutsi egiten diola antzinako, ohiko arabismo-islamismoari. ETC-prentsa Berria, 2011-11-11
Egiptok bultzatutako politika arabistak harrapatuta, FLN arabismo politiko eta ideologikoan murgildu zen, eta imazighenen kultura adierazpenak zapaldu zituen. ETC-prentsa Egunkaria, 2001-06-03
Lerro gutxi batzuetan arabismoaren, islamaren eta Ekialde Hurbileko gatazkaren berri ematea ezinezkoa da, baina laburrean: ekintza islamistak -nola deitu ere ez dakit- munduko ordenaren (zaharra zein berriaren) fruitu dira. ETC-prentsa Berria, 2015-01-10
Ekialde Hurbila bolborategi bat da, arabismoa labirinto bat da, Siria liztor habia bat da, eta eztabaida hori beharrezkoa da. ETC-prentsa Berria, 2017-09-17
Etorkizunean pan-arabismo gisa ezagutuko denaren lehen pausoak emango dira fase honetan. ETC-zientzia, zuzenbidea Munduari so, Askoren artean, UEU, 2015