Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Amaren sabelaren araberakoa da. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 113. orr.
Jendearekiko genuen iritzia ere, gehienbat, jendeak gure anaia handiarekiko zuen jokabidearen araberakoa izaten zen. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 21. orr.
Hasi berria zara bizitzan... dena datozen bi urteen araberakoa da. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 340. orr.
Jendetzaren araberako soldadu kopurua bildu behar zuten herriek, hemezortzi eta berrogei urte arteko gizonen artean zozketa behar izan zuten egin, eta horrek sekulako allafera sortu zuen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 177. orr.
Hona Francisco Herrera Luque (Caracas, 1927, duela urte gutxi hila) idazleak egiten zuen koloreen araberako giza-taldeen sailkapena: Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 20. orr.
Legearen araberakoa, aitzitik, ez da beti egoki, legeak gehiago ari direlako gizartearen onura politikoaz, gizakiaren onura moralaz baino. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 55. orr.
Dirua eman ahala eransten zion fraideak zegokion koloreko marrari beste koska bat, emandako diruaren araberakoa. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 20. orr.
Fiskalak eskatu zuena kode penal arruntaren araberakoa eskatu zuen, ez kode militarrean oinarrituta. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 129. orr.
Proiektua ez bada legearen araberakoa, alda dezagun legea. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 151. orr.
Pena eman zidan, baina haiexek izan ziren Edgarren programaren araberako lehen neurriak. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 78. orr.
Mediku burutsu batek dena somatikoa, gorputzaren araberakoa dela esan dit berrikitan Bilbon. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 131. orr.
Erreginaren alde zirenetan, beraz etsaietan, araberako hitzak erabili behar dira, Antoine, Agramonteko kondea, Makeako bizkondea, Lalanne Donibane Garaziko kapitaina. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 98. orr.
Baionako inprimeria xahar batean egina zuen aprendizgoa eta "conducteur offset" kalifikazioa erdietsi ondoan, araberako lana zeukan. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 121. orr.
Ogitarteko bat, hoin handia, hoin lodia, nola izan daitekeen ere, hori ere zerbait da: sobera arroltze hautsi ote dituzte, ogi erdi baten hartzeko, ala azken hau ja hor zeno, araberako moleta metatu dute? Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 36. orr.
Makur argitutako egunari araberako segida emanez, deus zuzenik ez zitzaidan gertatu lantokira nintzenetik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 120. orr.
adigaien araberako (6); adinaren araberako (4); ahalen araberako (3); araberako arau (3); araberako banaketa (3); araberako bere (6); araberako bizimoldea (3); araberako deskribapena baino (3); araberako diru (6); araberako erabakia (4); araberako erabakiak hartu (4); araberako eragina (3); araberako ezaugarriak (3); araberako gizarte (3); araberako hizkuntza (3); araberako itxura (3); araberako jarrera (3); araberako joera (3); araberako jokabidea (3); araberako laguntzak (4); araberako lana (3); araberako politika (3); araberako sailkapena (5); araberako soldata igoera (5); araberako urratsak egiten (3); araberako urratsik (3)
bainan araberako (4); baten araberako (12); batzuen araberako (3); behar orduen araberako (4); beharren araberako (3); beren araberako (3); borondatearen araberako (4); botoen araberako (3); diola araberako saria (3); diru sarreren araberako (4); ebanjelioaren araberako (8); egoeraren araberako (8); eman diola araberako (3); ere araberako (4); erlijioaren araberako hilerriak (3); erregelen araberako (4); eskumenen araberako (3); euren interesen araberako (5); gaien araberako (3); garrantziaren araberako (3); generoaren araberako bazterketa (3); haien araberako (4); helburuen araberako (3); izaeraren araberako (5); konstituzioaren araberako (3); kopuruaren araberako (7); kpiren araberako soldata (4); lanaren araberako (3); legearen araberako (10); legeen araberako (3); modaren araberako (4); osagai egituraren araberako (3); politikoen araberako (3); printzipioen araberako (3); proportzioaren araberako (3); sexuaren araberako lan (3); zuzenbidearen araberako (3)
araberakoa bada (5); araberakoa baita (6); araberakoa baizik (5); araberakoa da hori (7); araberakoa dela (17); araberakoa den (7); araberakoa ere (4); araberakoa izan behar (13); araberakoa izan beharko (5); araberakoa izan da (4); araberakoa izan daiteke (4); araberakoa izanen da (9); araberakoa izango baita (3); araberakoa izango da (55); araberakoa izango dela (9); araberakoa izatea (3); araberakoa izaten da (15); araberakoa izaten zen (5); araberakoa zela (6); bainan azkarrari araberakoa (3); bakoitzaren araberakoa da (3); baten araberakoa (5); den araberakoa (3); denboraren araberakoa (4); duen ahalmenaren araberakoa (3); duenaren araberakoa (3); duten araberakoa (3); duten jokabidearen araberakoa (4); egoeraren araberakoa izango (4); egunaren araberakoa (3); eguraldiaren araberakoa (3); emaitzen araberakoa (5); ere araberakoa zen (4); esperientziaren araberakoa (3); ezaugarrien araberakoa (4); haragiaren araberakoa da (3); harremanen araberakoa (3); helburuen araberakoa (3); heziketaren araberakoa (3); horien araberakoa (3); horren araberakoa da (3); horren araberakoa izango (10); izaeraren araberakoa (3); jokabidearen araberakoa izanen (3); konpromisoen araberakoa izango (3); konstituzioaren araberakoa (3); kopuruaren araberakoa izango (3); lanaren araberakoa (3); mailaren araberakoa da (3); merituen araberakoa (3); negarra haragiaren araberakoa (3); pertsona bakoitzaren araberakoa (3); politikoaren araberakoa (3); zeren araberakoa da (3)
araberakoak dira (25); araberakoak direla (4); araberakoak izan behar (7); araberakoak izan dira (6); araberakoak izango direla (5); araberakoak izaten dira (3); araberakoak zirela (4); araberakoak ziren (4); baten araberakoak (8); beharren araberakoak (3); ere araberakoak (5); horren araberakoak (4); legeen araberakoak (3); lekuaren araberakoak (4)