Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
apurkeria (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi) iz huskeria.
Bidearen buruan igarriko diote, zuk legez, apurkeria baten atzetik ibili direla, eta atzean laga dutela zer edo zer dena, hots, osasuna, patxada eta etxeko zoriona. ETC-literatura, saiakera Ulenspiegelen elezaharra, Charles De Coster (Koldo Izagirre), Elkar/Alberdania, 2007
Batetik hizkuntza ezpainetarik ezabatuko zitzaien bizidun-biktimak ginen, biktima negarroiak, eta bestetik lanjeraren hurbiltasun hotzaren estakuruz, apurkerian irauten genuen. ETC-literatura, saiakera Jalgi hadi plazara, Itxaro Borda, Susa, 2007