Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aposizio kategoria gramatikal bereko bi hitz elkartuz eratzen den joskera da, non bigarren hitzak lehenengoa zehazten baitu. ETC-entziklopedia Aposizio, Wikipedia
Utopia bat zela, ez zenez ezagutzen ezagunetik ezezagunerako metodorik: mugagabetasun bat, era berdinean mugatu bihur zitekeena, magnitude berdin edo desberdineko gorputz baten edo gehiagoren suposiziozko aposizioz. ETC-literatura, saiakera Ulises, James Joyce (Xabier Olarra), Igela, 2015
Bukaeran, aposizioei buruzko zati laburtxoago bat ere badago. ETC-literatura, saiakera Bitakora kaiera, Ibon Sarasola, Erein, 2016
Gehitu honi noiz entzuten duen batek "marokoar jatorriko espainiarra" aposizioa, zer albisterekin lotzen dugun esan beharra, noiz ematen diren denok ditugun jatorriak eta noiz ez dagoen esan beharrik. ETC-prentsa Berria, 2004-07-18
Besteak beste, idazkera arauak, gramatikako huts sarriak, atzizkiak, esaldien osaera, aposizioak, aditza eta esaldia, kazetaritza eta orainaldia, deklinabideko gorabeherak, hainbat aditzen erabilera, nominalizazioa, perpaus erlatiboak, puntuazioa, hiztegi batua eta adierazpenak. ETC-prentsa Egunkaria, 2001-04-17
Edo aposizioan: "Hauxe da bakarra, berarekin edonora joango nintzatekeena", eta abar. ETC-prentsa Argia, 2012-11-18
Pertsonaiaren kargua aipatu behar denean, komenigarria izaten da lehenengo kargua aipatu eta ondoren izen propioa esatea; hots, ez da aposizioa erabili behar. ETC-zientzia, zuzenbidea Irratirako idazketa eta gidoigintza, Arantza Gutierrez, UEU, 2000
Berton aposizio kontuak ageri dira; izan ere, hiru-lau unitatetan hainbat aztergai edo problema konpontzerakoan, aposizio bidez konpondu behar izan ditugu. ETC-zientzia, zuzenbidea Prosa komunikagarriago egiten. Zenbait proposamen I, Mitxel Kaltzakorta, UEU, 2007
Halakoak ez egitekotan, ohiko konponbideak erabili izan dira (aposizioa, elipsia, errepikatzea, hitz-elkarketa...). ETC-zientzia, zuzenbidea Zuzenbide Politikoaren legeria, (F. Javier Arrieta, Anjel Lobera, Andres Urrutia, Ester Urrutia), Deustuko Unibertsitatea, 2007
Beraz, garatzen ari den kartilagoaren tamainaren hazkundea faktore hauen araberakoa da: (1) aposizio bidezko hazkundea (zelulak kanpoaldean gehitzen dira); eta (2) hazkunde interstiziala (zelulen artean, gero eta matrize hialino gehiago metatzen da). ETC-zientzia, zuzenbidea Histologiaren sintesia, Askoren artean, EHU, 2008
Euskaraz dihardugun zientzialarien artean sigla hori bere horretan erabiltzeko ohitura dago, askotan aposizio modura adieraziz, hots, "SI sistema" esanez, nahiz eta sigla hutseko formak ere erabiltzen diren, "SIko unitateak" adibidez. ETC-zientzia, zuzenbidea Uztaro aldizkaria, 70 zbk., , UEU, 2009 - uztaila-iraila
Bi motatako hazkuntza jasan dezake kartilagoak: hazkuntza interstiziala (muinetik kanpora gauzatzen dena) eta aposiziozkoa (periferiatik garatzen dena). ETC-zientzia, zuzenbidea Giza histologia orokorra, Iker Badiola / Edurne Alonso, UEU, 2015
Euskarazko prosak dituen joskera-koska zalantzarik gabe gogorrenak, egunero nabari denez, zuzen-zuzenean loturik daude IS egiturarekin: aposizioak eta nominalizazioak. ETC-zientzia, zuzenbidea Izen-sintagmaren antolaera, Juan Garzia Garmendia, EHU/UPV, 2019