Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Apoperrexila edo perraitza ("Anthriscus cerefolium") Apiaceae familiako landare belarkara eta eskualde epeletan laboratzen dena da. ETC-entziklopedia Apoperrexil, Wikipedia
"Belar finak" espresioa lau belarretako nahasketa bat da: tipulina, apoperrexila, binagrera eta perrexila, Frantziako sukaldaritzaren oinarria osatzen dutenak. ETC-entziklopedia Belar on, Wikipedia
Errezetaren eta eskualdearen arabera, "bouquet garni"ak albaka, apio hostoak, apoperrexila, erromeroa, azarria, estragoia, oreganoa, zilantroa eta porru hosto zati bat ere izan ditzake. ETC-entziklopedia Bouquet garni, Wikipedia
Saltsa bearnesa gurinez, binagreraz eta tipulatxez maneaturiko gorringoz eta apoperrexilez egindako saltsa emultsionatua da, ardo eta ozpinetan prestatzen dena. ETC-entziklopedia Saltsa bearnes, Wikipedia
Jjatekoak erosteko gogoa neukan: txahalkia saltsa zurian, legatza apoperrexilarekin, musaka berberea mikrouhin-labeetarako platerak [...]. ETC-literatura, saiakera Sumisioa, Michel Houellebecq (Gerardo Markuleta), Meettok, 2015
Bata baserriko erara, bestea tipulinez eta apoperrexilez atondua. ETC-literatura, saiakera Gauez harrizko zubiaren azpian, Leo Perutz (J.M. Olaizola "Txiliku" / Joxe Mari Berasategi), Elkar, 2019
Belarren ernamuin edo begiak, uretan garbituak eta xukatuak (perrexila, apoperrexila, mingarratza eta albahaka; gehienbat albahaka egotea da garrantzitsua) . ETC-prentsa Argia, 2004-06-13