Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

apodun (corpusean ez dago; ETCn 9 agerraldi) iz ugaztunez mintzatuz, apoa edo apatxa duena.

Animalia motaren bat izango zen, ekaitzak izutua, eta, zer ere zelarik -oreina, zaldia, ezbairik gabe, apodunazen -, lasterka bizian aldameneratzen ari zen, burua galdurik, sasiartea ebakiaz. ETC-literatura, saiakera   Sumendiaren azpian, Malcolm Lowry (Karlos del Olmo), Elkar, 2008

Ez baitut beti manatua egiten ostiko zonbaiten hixtuak ez naukalakotz beldurtzen, partikulazki nagusiak adardun edo apodun izakien bila manatzen nauelarik eta nik, horiek ezin soportatuz, uzten baititut nahi dutena egitera. ETC-literatura, saiakera   Hotz bero, Mixel Thicoipé, Maiatz, 2007

Dena den, espezie sorta oso zabala da: Madeleine aldiko artistek gustukoen zituzten apodunez gain, beste asko utzi dituzte hormetan; esate baterako, haragijaleak, hegaztiak, arrainak, eta baita suge itxurako bat ere. ETC-prentsa   Berria, 2007-08-17

"Zaila da argitzea, baina lehian ari diren haragijaleak dira, eta bai basapiztiek bai gizakiek apodunak kontsumitzen zituzten: bisonteak, uroak, zaldiak, oreinak, basurdeak... ETC-prentsa   Berria, 2016-09-25

Hala ere, apodunak ehizatzeko baimen baldintzatua eman daiteke araldian. ETC-zientzia, zuzenbidea   Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzko Foru Legea, , Nafarroako Parlamentua, 2005

Ugaztun apodun belarjalea, handia eta zango-motza, azala gorroa, lodia eta zimurra duena, sudur gainean adar bat edo bi dituena. ETC-zientzia, zuzenbidea   Hire bordatxoan. Txipi Ormaetxea omenduz, Askoren artean, EHU/UPV, 2016

Espezializazio hori nabarmena izan zen apodunen ehizaren alorrean. ETC-entziklopedia   Goi Paleolitoa Euskal Herrian, Wikipedia

Horrekin batera badira arrantzaren aztarrenak, itsas hegaztien ehizarenak -pinguino mota bat Pico Ramosen eta Herriko Barran-, ugaztun apodunen ehizarenak -oreina, orkatza eta basurdea batez ere- eta baso ustiakuntzarenak orobat. ETC-entziklopedia   Neolito eta Kalkolitoa Euskal Herrian, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus