Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gaur aparretan dabilen Euskadiko Orkestra Sinfonikoa nola abiatu zen, bada, Enrike Jordá maisuaren ordenetara kontzertu borondate onez ehoriko harekin? Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 96. orr.
Nire gainbeherako urteak auskalo nongo bazter galduan eman behar baditut, aparretan eta dotoreziaz igaro nahi ditut. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 125. orr.
FBIko SIS-basque adarrean lan egiten dutenetako batzuk, antikomunista porrokatuak, marea gorarekin poz-aparretan dira. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 205. orr.
Edanean poz aparretan, irudi zuen Armadako soldaduak-edo zirela, baina ziotena ez nien hain zehatz endelegatzen, galegoz-edo mintzo baitziren. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 328. orr.