Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Normalean, gorabeherarik gabe sar daiteke aparkalekura -botoi bat sakatu, eta txartel bat ematen du makinak-; irtetea, ordea, zailagoa izaten da batzuetan, doako aparkaldia luzatu egin dutelako batzuek, edo sistema, bat-batean, bertan behera geratu delako. ETC-literatura, saiakera Begira zenbat argi, maitea, Annie Ernaux (Xabier Aranburu), Igela, 2015
Miraria gertatu da, autoarentzako tokia topatu dugu eta gure aparkaldia mugatua dela gogorarazi digu seinale batek. ETC-prentsa Argia, 2002-09-01
Gehienez astean hiru eguneko aparkaldia egin ahal izango dute autokarabanek lekuan -jarraituak edo jarraitu gabeak- eta aparkaldiko denbora gaindituz gero, horri dagokion zigorraz gain ibilgailua erretiratzea ere ekar dezake. ETC-prentsa Goienkaria, 2013-10-04
Aparkaldiko argiak ere isiotu ditzakete besteen ordez, edo, bestela, ilaran aparkatuta badaude, galtzadaren aldeko posizioko bi argiak. ETC-zientzia, zuzenbidea Zirkulazioari buruzko Araudi Orokorra, , IVAP/IZO, 2003
Ibilgailuen trafikoa nahitaez erraza izan behar da, betiere oinezkoak kaleetatik ibili ahal izateko moduan, eta aparkaldi mugaturako neurriak ere ezarri behar dituzte, aparkaldiak txandaka egingo direla bermatzeko. ETC-zientzia, zuzenbidea Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko Legea, , IVAP/IZO, 2003
Aurrean azaldutako baldintzak betetzen dituenarentzako, egun osorako aparkaldiak 0,70?ko kostua edukiko du. ETC-entziklopedia Ansioko geltokia, Wikipedia