Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

apalgune (corpusean ez dago; ETCn 13 agerraldi) iz besteak baino beherago dagoen lur eremua. ik sakonune.

Gaua astiro ari zen bazterrak betetzen, aurrena lurra eta hareazko apalguneak, buztinezko harresien oinetan, gizon geldien aurrean, denden oihalen azpian, txakurrek lo egiten zuten zuloetan, putzuetako uraren sakontasun urdinean. ETC-literatura, saiakera   Basamortua, J.M.G. Le Clezio (Luis Berrizbeitia), Elkar, 2009

LouisPhilippe zubiko pezoian esertzera hoa eta arkupetan zurrunbilo bat nola egiten eta desegiten den begiratzen duk, onil moduko apalgunea, beti eta beti husten eta betetzen zutoinen aurrealdean. ETC-literatura, saiakera   Gizon bat lotan, George Perec (Juan Luis Agirre), Igela, 2014

Bide bazter eta apalgunetako pasagiak tapatuak eziniganezko heinean. ETC-literatura, saiakera   Balitzane, Piarres Trounday, Maiatz, 2008

Baziren jadanik 500 hil kondatuak egun horietan beretan Bangkok hiriaren apalgune ainitz hartuak baizituzten urek zernahi zikinkeria, hiliki eta itsuskeria ekarriak zituztela berekin, 12 miliuneko bat jende bizi diren apalgune horietan. ETC-prentsa   Herria, 2011-11-17

Gu gelako apalgunean ginen, oholtza aitzinean. ETC-prentsa   Berria, 2015-11-15

Iparraldeko itsasbazterra ibiliz, esate baterako, karbonoa, oxigenoa eta neona gailurrak dira, eta nitrogenoa eta fluorra, berriz, oro har jaitsiz doan lurzoruaren apalguneakETC-zientzia, zuzenbidea   Erreinu periodikoa, Peter William Atkins (Juan Garzia), EHU, 2011

Erdi Aroan, muino baten apalgunean kokaturik, gotorleku dorredun gaztelu bat altxatzen zen. ETC-entziklopedia   Gazteluberri, Wikipedia

Itsasaldeko mendikatearen hegoaldean, sakonune bat osatzen dute kanpoaldeko igarobideak (Oriako sektorea) eta Zarauzko apalguneakETC-entziklopedia   Urola Kosta, Wikipedia

Segurtasun fisikoko neurriak ezarri: suaren aurkako sistemak, datuak tratatzeko zentroen zaintza, uholdeen babeserako sistemak, tentsio apalguneen eta gaintentsioen aurkako babes elektrikoak, sarbide kontrol sistemak, etab. ETC-entziklopedia   Zibersegurtasun, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus