Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

antsiaz adlag antsiatuta.

Emakumeak esaten zidan hitz bakoitza antsiaz entzuten nuen.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 57. orr.

Arnasa hartu barik edan nuen, antsiaz.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 57. orr.

Thierryk iheserako keinua markatu zuen, baina emazte zohiak besotik tinkatu zuen, antsiaz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 286. orr.

Bildotsak antsiaz zurrupatu bitartean, amak, saihetsetan mutur kolpe zakarrak jaso arren, jaten ari dira, trankil, axolagabe.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 110. orr.

Hortaz, hiltzera doazela jakitean, onura handitzat daukate eta antsiaz desiratzen dute luzexeago miserian bizi ahal izatea, ondoren hilko badira ere.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 360. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus