Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

antiparasitario (corpusean ez dago; ETCn 8 agerraldi) izond parasitoen kontrako sendagaia.

Antiparasitario gisa nahiko erabilia da, baina bertigoa, zefaleak, sukarra, goragalea, okak edo aldi baterako alopezia eragin ditzake. ETC-entziklopedia   Albendazol, Wikipedia

Parasitoak: Gaixotasun parasitarioak edo parasitosiak ekartzen dituzte. Antiparasitarioekin tratatzen dira. ETC-entziklopedia   Gaixotasun infekzioso, Wikipedia

Metronidazola nitroimidazolen taldeko antibiotiko eta antiparasitarioa da. Guztiz sintetikoa da, naturan ez baitago bera ekoizten duen inongo organismorik. ETC-entziklopedia   Metronidazol, Wikipedia

Metabolismoaren zatiren bat funtzionatu gabe uztea: adibidez Amitrazak, albaitaritzako antiparasitario bezala erabilia, monoaminooxidasa edo MAO izeneko katekolaminen entzima katabolikoaren funtzionamendua inhibitzen duena. ETC-entziklopedia   Neurotoxina, Wikipedia

Tratamendua antiparasitarioen erabileran datza. Hainbat kasutan kirurgia beharrezkoa izan daiteke, larbak erauzteko. ETC-entziklopedia   Zistizerkosi, Wikipedia

Antiparasitarioak: antihelmintoak, antimalarikoak, antiamebak, antiprotozooak. ETC-zientzia, zuzenbidea   Erizainentzako farmakologia klinikoa, Laura Saenz del Burgo / Argia Acarregui, EHU/UPV, 2017

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus