Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

antihistaminiko (corpusean ez dago; ETCn 116 agerraldi) izond histaminaren jarduna oztopatzen duen sendagaia, alergia tratatzeko erabilia.

Antihistaminikoa histaminaren jarduna galarazten duen gaia edo farmakoa da, alergia tratatzeko erabilia. Antihistaminikoak diren gaiek logurea eragiten dute eta nerbioak lasaitzen dituzte. ETC-entziklopedia   Antihistaminiko, Wikipedia

Azido kromoglizikoa konposatu kimikoa da, medikuntzan antihistaminiko gisa erabiltzen dena alergiak tratatzeko. ETC-entziklopedia   Azido kromogliziko, Wikipedia

Antihistaminikoak eta lozioak pikorrek eragiten duten hazkuraren aurka eman daitezke. ETC-entziklopedia   Barizela, Wikipedia

Bainua hartu eta gero emakumeak lehortzen lagundu zion, eta pomada antihistaminikoa eman zion aurpegian. ETC-literatura, saiakera   Kometaren eraginpean, Jon Bilbao (Jon Alonso), Txalaparta, 2014

Aste hartan, gripearen zantzuak sumatzen nituenez, antihistaminiko eta gripearen kontrako sendagaien kontsumo masiboa egin nuen, bidaia luze bat autoz egiteko batere egokia ez zena. ETC-literatura, saiakera   Ehiztariaren isilaldia, Luis Garde, Pamiela, 2015

Konpresa hotzak, lozio antihistaminiko bat eta pilulak agindu zizkien. ETC-literatura, saiakera   Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak, Alice Munro (Isabel Etxeberria Ramirez), Erein-Igela, 2018

Antihistaminikoak egiteko sintetizatu zuten berez, alergien kontrako tratamenduetan erabiltzeko. ETC-prentsa   Berria, 2005-06-05

Askotariko botikak dira erabilgarriak horretarako: depresioaren kontrakoak, lasaigarriak (lo egiten laguntzen dute) eta antihistaminikoak (herstura gutxitzeko). ETC-prentsa   Berria, 2007-06-19

Kasu batzuetan, sintomak berez desagertuko dira, edo botikekin (antihistaminikoak, kortikoideak), baina hurrengo 4-8 orduetan berriro agertuko dira. ETC-prentsa   Berria, 2008-11-04

Ohiko medikuntzan tratamendua gehienbat sintomatikoa izaten da, eta antihistaminikoak, kromonak, antileukotrienoak, bronkodilatadoreak eta, larritasunaren arabera, kortikoideak erabiltzen dira. ETC-prentsa   Berria, 2009-05-12

Intsulinak, esteroideek, depresioaren aurkakoek eta antihistaminikoek, besteak beste, jateko gogoa areagotzen dute. ETC-prentsa   Berria, 2009-05-26

Hala, ez dute erantzun bat eragiten, baizik agonista endogenoek (adibidez, naloxonak edo antihistaminikoek) eragindako erantzuna blokeatu. ETC-zientzia, zuzenbidea   Oinarrizko farmakozinetikaren eskuliburua, Askoren artean, EHU, 2010

Gainera, gaixotasunak sendatzeko erabiltzen diren farmakoek ere loa nahas dezakete: antihistaminikoak, kortikosteroideak, bronkodilatatzaileak eta betablokeatzaileak. ETC-zientzia, zuzenbidea   Psikopatologia, Askoren artean, UEU, 2014

Antihistaminikoak eta kortikoideak bigarren linearen eta eragin berantaren tratamenduak dira, eta horien bidez erreakzio larria itzultzea gertagaitza da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Anestesiako eskuliburua, Askoren artean, EHU/UPV, 2016

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus