Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

antera (corpusean ez dago; ETCn 41 agerraldi) iz lorezilaren goiko zatia, lore hautsa sortzen duena.

Botanikan, antera, estamine bat amaitzen den zatia da. Hitza, grezierazko "anteros" hitzetik dator, loratua esan nahi duena, anterak ikusgai egoteak, antesi edo loraketaren punturik gorena adierazten duela esan nahi duelarik. ETC-entziklopedia   Antera, Wikipedia

Lobuluak 0,6 mm-koak dira eta patenteak. 1,5-2 mm-ko anterak dituzte, inklusoak edo apur bat exertuak. ETC-entziklopedia   Txilar iletsu, Wikipedia

Estaminen anterak triangeluar-linearrak (oso estuak) eta 1mm-ko apendizedunak dira. ETC-entziklopedia   Txilar lauhosto, Wikipedia

Anterak gingil obalo-lantzeolatudunak dira. ETC-entziklopedia   Txilar zuri, Wikipedia

Kalizeko piezak oinean bateginda eta kolore gorrixkako anterak dituzte. ETC-entziklopedia   Zumar, Wikipedia

Loreetan ere badute aldea: maiatz aldera loratzen da intsusa eta petaloak laruak ditu; uztail-abuztuan zihaurriak irekitzen dituen lorearen petalo zuriak ertzean gorriz zipriztinduak dira, eta barruko anterak, ardo kolorekoak. ETC-prentsa   Argia, 2013-07-07

Lorezilak filamendu luze batzuez osatuta daudela esan dugu: filamendu horiek goiko partean antera izeneko zabalgune batean amaitzen dira; antera horrek hauts hori fin bat izan ohi du. ETC-prentsa   Argia, 2004-07-04

Mikroskopio konfokala erabiliz, Arabidopsis thaliana landarearen antera bat (organo maskulinoa) 20 aldiz handitu du Pavesek. ETC-prentsa   Berria, 2009-10-28

Giberelinarekiko erantzunak: antera-garapena eta ar-ugalkortasuna. ETC-zientzia, zuzenbidea   Landare-fisiologia, Askoren artean, EHU, 2014

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus