Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

anisotropo (corpusean ez dago; ETCn 45 agerraldi) izond fisikan, norabide guztietan ezaugarri berak ez dituena.

Barne-nukleoa zeharkatzen duten P uhinen abiadurak ikertu zirenean, bertako arrokak anisotropoak direla frogatu zen, eta, ondorioz, barne-nukleoa kristalinoa dela onartzen da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Plaka-tektonika: Lurraren funtzionamendua ulertzeko teoria, Arturo Apraiz, UEU, 2005

Beste molekula guztiak, berriz, modu anisotropoan polariza daitezke; horrek esan nahi du molekulak eremu elektrikoan duen orientazioaren araberako dela polarizazioa. ETC-zientzia, zuzenbidea   Kimika fisikoa, Askoren artean, EHU, 2006

Geruza-egiturak dituzten solidoak anisotropoak dira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Egitura atomikoa eta lotura kimikoa, Askoren artean, EHU, 2009

Mineral ez-opakuak, aldiz, isotropoetan eta anisotropoetan bereizten dira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Geologia praktikoa , Askoren artean, EHU, 2009

Etenune ia lauak direnez, efektu anisotropoa eragiten diete arroka multzoaren ezaugarriei. ETC-zientzia, zuzenbidea   Lurzorua aztertzeko eta ikertzeko oinarriak, Askoren artean, EHU, 2010

Egurrak, material anisotropoa izanik, portaera eta ezaugarri desberdinak ditu ikertzen den norabidearen arabera. ETC-zientzia, zuzenbidea   I. Ikergazte Nazioarteko ikerketa euskaraz, Askoren artean, UEU, 2015

Ardatz optiko bat bertikal egon ezean (gogora dezagun mineral anisotropo baten ardatz optiko bat dela, hain zuzen, argiaren errefrakzio bikoitza edo birrefringentzia egiten ez duena), mineral anisotropo guztiak... ETC-zientzia, zuzenbidea   Hire bordatxoan. Txipi Ormaetxea omenduz, Askoren artean, EHU/UPV, 2016

Argi polarizatuzko mikroskopioz begiratzen denean, xingola argiak isotropoak dira (ilunak) eta xingola ilunak anisotropoak (distiratsuak), eta I xingola eta A xingola deitzen zaie. ETC-zientzia, zuzenbidea   Giza histologiari buruzko eskuliburua odontologiako ikasleentzat, Francisco Jose Saez / Iker Badiola, EHU/UPV, 2018

Akimotoita elastikoki anisotropoa da, eta goi eta behe-mantoaren arteko trantsizio sismiko anisotropoaren azalpen gisa aurkeztua izan da. ETC-entziklopedia   Akimotoita, Wikipedia

Hau bakarrik gerta daiteke materialaren egitura anisotropoa bada. ETC-entziklopedia   Birrefringentzia, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus