Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

anioniko (corpusean ez dago; ETCn 86 agerraldi) izond anioiari dagokiona.

Hidrolisi alkalinoaren bidez prestatzen da gelatina anioniko hau. ETC-zientzia, zuzenbidea   Forma farmazeutikoak, Askoren artean, EHU, 2007

Karga positibodun IAg-partikulek, adibidez, tentsioaktibo anionikoak adsorbatzen dituzte gainazalean, eta, tentsioaktiboen kontzentrazioa CMC baino askoz txikiagoa denean, karga negatiboa izatera igaro daitezke. ETC-zientzia, zuzenbidea   Sistema farmazeutikoen oinarrizko ezaugarriak eta eragiketak, Askoren artean, EHU, 2007

Bi erreakzio horietan, haloalkanoari erasotzen dion espeziea oxigeno anioniko nukleozalea da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Kimika organikoa, Askoren artean, EHU, 2008

Kristal ioniko batean aldi berean posizio kationiko hutsak eta horien baliokideak diren posizio anioniko hutsak egoteari Schottkyren akatsa deritzo (17.9 irudia). ETC-zientzia, zuzenbidea   Egitura atomikoa eta lotura kimikoa, Askoren artean, EHU, 2009

Koloratzaile anionikoak (azidoak): zelula-osagai basikoek (karga positibodunek: zitoplasma gehienek, zitoplasma-filamentuek, zelula kanpoko zuntzek) erakartzen dituzte. ETC-zientzia, zuzenbidea   Neurozientzien laborategiko eskuliburua, Angel Bidaurrazaga, Itsaso Buesa, Aitziber Mendiguren (arg.), UEU, 2009

Kasu horretan, fase solidoa ioi-trukerako erretxina da, kationikoa edo anionikoa, erabilitako funtzio-taldearen arabera. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ingurumen-kutsaduraren analisia, Askoren artean, UPV/EHU / UEU, 2014

Zelula horien jariakinaren konposaketa glikosilazio-maila altuko proteinak dira, oligosakarido anionikoetan aberatsak. ETC-zientzia, zuzenbidea   Giza histologia orokorra, Iker Badiola / Edurne Alonso, UEU, 2015

Kimikarientzat "hidrido" kontzeptuaren funtsa hidrogenoak karga partzial negatibo edo anionikoa hartzean datza. ETC-entziklopedia   Hidrogeno, Wikipedia

Glutaminazido hau (bere forma anionikoan, noski), neurotransmititzaile garrantzitsua dugu zeinek nerbio sistema zentralean egiten duen bere lana. ETC-entziklopedia   Ketamina, Wikipedia

Ioi konplexuaren formula idaztean, lehendabizi metal zentrala jartzen da; gero, jarraian, estekatzaile anionikoak eta, ondoren, neutroak. ETC-entziklopedia   Koordinazio konposatu, Wikipedia

Metodo honen bitartez, zati anionikoak zati kationikoa korrosioarengandik babesten du. ETC-entziklopedia   Material erregogor, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus