Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

anhidro (corpusean ez dago; ETCn 115 agerraldi) iz gai konposatuez mintzatuz, urik ez duena.

Pentsatu nuen balio hori azido nukleiko funtsez anhidroari zegokiona, eta, dentsitatea erabiliz, kalkulatu nuen polinukleotido kateen kopurua unitateko hiru zela zehazki. ETC-literatura, saiakera   Helize bikoitza, James D. Watson (Iñaki Iñurrieta), Pentsamenduaren Klasikoak, 2009

Konpresio zuzeneko eszipiente gisa gehien erabiltzen diren gaien artean, hauexek ditugu: atomizazio bidez lehortutako laktosa monohidratatua, laktosa anhidroa, fosfato dikaltziko anhidroa edo dihidratatua, manitola, sorbitola, zelulosa mikrokristalinoa eta almidoi eraldatuak. ETC-zientzia, zuzenbidea   Forma farmazeutikoak, Askoren artean, EHU, 2007

Aukeretako bat hau da: kanpoan zeuden gainazal anhidroek (buztinek, piritek edo kristal basaltikoek) polimerizazio-erreakzio aurrebiotikoen euskarri gisa jokatu zuten. ETC-zientzia, zuzenbidea   Mikroorganismoen biologia , Askoren artean, EHU, 2007

Disolbagarritasun-koefizientea, berriz, beste faktore hauen baitan dago, besteak beste: molekula ionizagarria den ala ez, gatzik erabili den ala ez (eta zein motatako gatza den), molekula anhidroa edo hidratatua den (forma anhidroak disolbagarriagoak izaten dira)... ETC-zientzia, zuzenbidea   Sistema farmazeutikoen oinarrizko ezaugarriak eta eragiketak, Askoren artean, EHU, 2007

Triazilglizeridoak substantzia erreduzitu eta anhidroak direnez, energia metabolikoaren oso gordailu kontzentratuak dira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Elikagaiak, elikadura eta dietetika, Edurne Simon, Bittor Rodriguez, Idoia Labayen , UEU, 2007

Egoera naturalean arroka hauek % 79,07 kaltzio sulfato anhidroz eta % 20,93 urez sortuta daude. ETC-zientzia, zuzenbidea   Eraikuntzako materialak, Nuria Monasterio, UEU, 2009

Anhidroak izatea, hau da, urarik ez edukitzea: jakien ura frijitzean lurruntzen eta kanporatzen da, zeinek oliotan hidrolisi-erreakzioei mesede egiten dien. ETC-zientzia, zuzenbidea   Sukaldaritza-teknologia: sukaldaritza-prozesuen oinarri zientifikoak, Encarnación Goikoetxea, UEU, 2010

Anhidro forman ekoitz daiteke (urik gabe), ur berotan kristalizatuz. ETC-entziklopedia   Azido zitriko, Wikipedia

Fumarola lehorrak (edo anhidroak): labak, fusio egoeran botatzen dituenak dira, kraterretik gertu. ETC-entziklopedia   Fumarola, Wikipedia

Zenbait plakak oso disolbagarriak dira uretan, horrela laginak anhidroak egon behar dira (urik gabe). ETC-entziklopedia   Infragorrien espektroskopia, Wikipedia

Azkenik, N2O5 oso erreaktiboa eta termikoki ezegonkorra da, azido nitrikoaren anhidroa da. Lehergaiak prestatzeko erabiltzen da. ETC-entziklopedia   Nitrogeno, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus