Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

anglikanismo (corpusean ez dago; ETCn 180 agerraldi) iz Enrike VIII.a ingeles erregeak eratu zuen doktrina protestantea.

Anglikanismoa edo Eliza Anglikanoa kristautasunaren hiru sineste nagusietako bat da. Ingalaterrako Eliza ofiziala 1534an sortu zen, bertako errege Enrike VIII.ak Aita Santuarekin eta Erromako elizaren doktrina, instituzio eta printzipioekiko loturak hautsi zituenean. ETC-entziklopedia   Anglikanismo, Wikipedia

Erlijio inguruko gerrak, Inkisizioa, kalbinisten erroak eta adarrak Euskal Herrian, anglikanismoa, liburu trafikoa, Herbehereetako altxamenduak gaztelar mendekotasunetik askatzeko, garaiko armaden osaera askotarikoa, garaiko identitate irizpideak... ETC-prentsa   Berria, 2008-02-24

Ondorioz, protestantismoaren barruan hiru talde desberdindu ziren: luteranismoa, kalbinismoa eta anglikanismoaETC-zientzia, zuzenbidea   Irakurriz ikasi (2. argitalpena), Abel Camacho, UEU, 2001

Ingalaterran, anglikanismoa estatuko erlijio ofiziala den arren, Erlijioa hautazkoa da eskola publikoetan. ETC-zientzia, zuzenbidea   Soziologia eta hezkuntza , Askoren artean, EHU, 2009

Eredu sozialdemokrata bati atxikirik -nagusi den erlijio presbiterianoa igualitarista da, anglikanismoa klasista den bitartean-, oro har, biztanleko gastu publikoa Ingalaterran baino % 16-20 altuagoa da, eta "aberastasunaren ardatzean" (Irlanda, Islandia, Norvegia eta Danimarkak osatzen duten horretan) sartu nahi du. ETC-zientzia, zuzenbidea   Lurraldea eta sozioekonomia, Askoren artean, UEU, 2012

Izenburuan paratu zuen galdera horri Osa apaizgaiak ematen zion erantzunak Unamunoren delako bihotzaren arrazoiak, bihotzak ere badituela arrazoiak alegia, gogorarazi dit, baina berak espresuki Newman ingelesa aipatzen du, anglikanismotik katolikotasunera bihurtua. ETC-zientzia, zuzenbidea   Eusebio Osa belaunaldi baten lekuko, Pako Sudupe, EHU, 2013

Ikusi dugun adibidean, ez da harritzekoa, atzean, arrazoi erlijiosoak ere egotea: Eskoziako presbiterianismoa Ingalaterrako anglikanismoa baino igualitaristagoa baita gizartearen kontzepzioan. ETC-zientzia, zuzenbidea   Irakaspen sozioekonomikoak Eskozia ea Kataluniako prozesuetatik, Askoren artean, UEU, 2017

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus