Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

anfotero (corpusean ez dago; ETCn 43 agerraldi) iz oxidoez mintzatuz, azido gisa eta base gisa ari daitekeena.

Metodo berezien bidez prestatzen ez denean, gelatina anfoteroa izaten da, eta, ondorioz, gai aktibo ioniko askorekin bateraezina. ETC-zientzia, zuzenbidea   Forma farmazeutikoak, Askoren artean, EHU, 2007

Printzipio aktibo anfoteroek azido nahiz base gisa joka dezakete, inguruaren pH-aren arabera. ETC-zientzia, zuzenbidea   Sistema farmazeutikoen oinarrizko ezaugarriak eta eragiketak, Askoren artean, EHU, 2007

Azido zein base izan daitezkeen molekulei anfotero deritze (ampho, grekoz, "bata zein bestea"). ETC-zientzia, zuzenbidea   Kimika organikoa, Askoren artean, EHU, 2008

Konposatu batzuk anfoteroak dira; hau da, azidoen eta baseen portaera izan dezakete. ETC-zientzia, zuzenbidea   Egitura atomikoa eta lotura kimikoa, Askoren artean, EHU, 2009

Analito neutroen (azidoak, anfoteroak, gatz organikoak) banaketarako HPLC motak eta ezaugarriak. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ingurumen-kutsaduraren analisia, Askoren artean, UPV/EHU / UEU, 2014

Aluminioa elementu anfotero bat da, soilik inguru basiko eta azidoetan disolbatzen delako. ETC-entziklopedia   Aluminio, Wikipedia

Ondorioa: aminak, ura bezala, anfoteroak dira protoi bat eman edo har dezaketelako. ETC-entziklopedia   Amino talde, Wikipedia

Oganeson oxidoak, OgO eta OgO2 oxidoak anfoteroak direla aurresaten da. ETC-entziklopedia   Ez-metal, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus