Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

anfibolita (corpusean ez dago; ETCn 28 agerraldi) iz nagusiki anfibol mineralez osatutako arroka metamorfiko eta igneoa.

Anfibolita arroka metamorfiko eta igneo mota bat da, nagusiki anfibol mineralez osatua dagoena. ETC-entziklopedia   Anfibolita, Wikipedia

Beheko aldearen arrokarik zaharrenak peridotitak dira, ondoren serie kalkoalkalinoaren barne sartzen diren basalto, anfibolita eta arroka bolkaniko feltsikoak aurkitzen dira. ETC-entziklopedia   Arroka berdeen gerriko, Wikipedia

Izan ere, soilik mikak dituzten arrokek garatzen dute foliazioa, beraz kuartzitek, marmolek eta anfibolitek ez dute foliaziorik. ETC-entziklopedia   Arroka metamorfiko, Wikipedia

Bigarren mailako mineral bezala biotita, piroxenoa eta anfibolita ditu. ETC-entziklopedia   Granodiorita, Wikipedia

Hornblenda, arroka askoren zati da, granitoa, gneissak. Anfiboliten osagai nagusia da. ETC-entziklopedia   Hornblenda, Wikipedia

Burdin eta magnesio gehiago dutenak matrize ilunagoak sortzen dituzte, baita anfibolita eta piroxeno fenokristalak ere. ETC-entziklopedia   Laba, Wikipedia

Eskuinetik ezkerrera, eraldatu gabeko arrokaren, milonitaren eta ultramilonitaren arteko trantsizio progresiboa, Ness-eko anfibolitan, Lewis-en. ETC-zientzia, zuzenbidea   Geologia estrukturalaren oinarriak, Askoren artean, EHU, 2008

Arroka batean mineral batzuk nagusitzen badira, mineral horien izena hartzen du arrokak, hala nola anfibolita, kuartzita, marmola (kareharri kristalinoa), mikazita eta abar. ETC-zientzia, zuzenbidea   Lurzorua aztertzeko eta ikertzeko oinarriak, Askoren artean, EHU, 2010

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus