Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

anelido (corpusean ez dago; ETCn 104 agerraldi) iz harrak, zizareak eta izainak barne hartzen dituen animalia filuma.

Anelidoak ("eraztuna dutenak") animalia filum nagusi bat dira. Ornogabeen tipo honetan sartzen dira harrak, zizareak eta izainak. ETC-entziklopedia   Annelida, Wikipedia

Bestalde, abdomena artropodoetan eta zenbait anelido poliketotan toraxetik atzerako segmentuek osatzen duten gorputz zatia da. ETC-entziklopedia   Abdomen, Wikipedia

Dieta osatzeko anfibioak, moluskuak, krustazeoak eta anelidoak ere jaten ditu. ETC-entziklopedia   Aliota handi, Wikipedia

Glaessner-ek 1976an poliketoen taldeko anelidoa zela esan zuen. ETC-entziklopedia   Cloudina, Wikipedia

Halaxe gertatzen da espezie hermafroditetan, zeinak ugariak diren landareen artean, baita behe-mailako animalietan ere, hala nola anelidoetan eta moluskuetan. ETC-literatura, saiakera   Bigarren sexua, Simone de Beauvoir (Irene Arrarats Lizeaga), Jakin / Elkar, 2019

Beste batzuk anelido modernoen aurrekari gisa sailkatu dituzte. ETC-literatura, saiakera   Ia denaren historia labur bat, Bill Bryson (Ixiar Iza), Elhuyar, 2009

Eta, jarraian makurtu, zizarea eskuan hartu, ahoa zabaldu eta irensteko imintzioa egiten zuen Domingok, hatzen artean zuen anelidoa askatuz -Maria Bibianak albo batetik ikusten zuen eszena- eta ahora erori balitzaio bezalakoa eginez... ETC-literatura, saiakera   Haragiaren gauak eta egunak, Joan Mari Irigoien, Elkar, 2009

Erdi-ibilguetako uraren kalitatea egokia bada, ornogabe fauna oso aberatsa izan daiteke: moluskuak, krustazeoak, anelidoak, intsektuak... ETC-prentsa   Argia, 2001-07-01

Itsasoa goian dagoenean hondartza eta padura ertzetan hartzen dute atseden, baina, itsasoa jaitsi bezain pronto areatzean eta lohietan, anelido (zizare), krustazeo (karramarro) eta moluskuz (barraskilo, lapa, txirla) elikatzen hasten dira. ETC-prentsa   Argia, 2002-04-21

Lakainketa erradiala nahikotxo urruntzen da anelidoek eta moluskuek duten lakainketa-patroitik. ETC-zientzia, zuzenbidea   Zoologia orokorra, Ana I. Puente, Kepa Altonaga, UEU, 2005

Hortik kanpo, zenbait marearteko ornogabe ere, gastropodoak, anelidoak eta nematodoak batez ere. ETC-zientzia, zuzenbidea   Animalien aferak, J.I. Pérez Iglesias / M.B. Urrutia, EHU, 2011

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus