Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

andaluziera (corpusean ez dago; ETCn 31 agerraldi) iz Andaluzian mintzatzen den gaztelaniaren aldaera.

Andaluziera gaztelaniaren dialektoa da, Andaluziakoa. ETC-entziklopedia   Andaluziera, Wikipedia

Portugaldarra eta ni ongi konpontzen ginen andaluzieraz emanez hitza batak bertzeari. ETC-literatura, saiakera   Errateko nituenak, Pello Salaburu, Erein, 2014

Antza denez, saio honetako gidoilaririk bikain eta burutsuenei otu zaie Mendebaldeko euskarari ezartzea andaluzierak Espainiako telebistako sasoirik ilunenetan betetzen zuen zeregin eta rol bera, hau da, aktorearen erabateko ezjakintasunean eta hizkuntzaren ustezko bitxikerian oinarrituriko umore baldarra eta ergela. ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-11-14

Denetariko hizkuntzak entzuten dira lokalean, gaztelania nagusi den arren, ez baitira bezeroen ahoan euskara, andaluziera, galegoa eta extremeñoa ere falta izaten. ETC-prentsa   Argia, 2008-04-06

Jarraitzen duzue andaluzieraz idazteko arauak sortzen edo etsi duzue dagoeneko? ETC-prentsa   Argia, 2010-02-07

Duela urte asko, ikasle nintzenean, irakasleak esan zidan andaluziera espainieraren dialektoa zela, baina orain badakit horrek ez duela zentzurik. ETC-prentsa   Argia, 2010-03-14

Jendeak esandako andaluzierazko lau berbatik, pare bat txiste atera zituen. ETC-prentsa   Goienkaria, 2002-05-03

Txirrita bera, ia! Zinema non zegoen galdetu eta, "no hablo va'co", erantzun zidan andaluziera itxian. ETC-prentsa   Berria, 2015-02-14

Abertzale erdaldun horietako batzuek errazago ikasiko lukete Andaluzian andaluziera, hemen euskara baino. ETC-prentsa   Berria, 2015-07-11

Esan gabe doa, hizkuntzaren kolorea da andaluziera, gatza, piperra, gure ondarrutartasuna, baina ez lotsatzeko motiboa inondik ere. ETC-prentsa   Berria, 2015-05-10

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus