Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
anaitasunezko izlag anaitasunari dagokiona.
Zehazki, Corsica Fraterna (Anaitasunezko Korsika) lelopean, mintzaldiak, eztabaidak, kontzertuak, film agerraldiak eta ahaidetasun otorduak tartekatu dira aste osoan. Berria - Mundua 2004-12-18
Hala bada, haurtzaroa elkarrekin igaro zuten, anaitasunezko adiskidetasunean baturik. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 52. orr.
Otsaileko gertaeretan Paris odoldu zelarik, atsekabetu eta klubez klub ibili zen odol haren ordaina eskatuz eta "mundu osoko errepublikazaleen anaitasunezko musua" aldarrikatuz. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 75. orr.
Segurki halere, deus ez direla 50 edo 90 urte, lehengo etsaigoetarik anaitasunezkoa gororat iragaiteko. Herria 2005-05-05