Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

anaiarteko izlag anaitasunezkoa; senideen artekoa.

Anaiarteko gerra gero eta bortitzagoak izan ziren heriotza-kausa arruntena hiru belaunaldietako zibilizazioen artean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 359. orr.

Eta beraz, zigortu egingo dut! Jendetzak eman baitizkie gatibu edomdarrei, anaiarteko itun-hitzari eutsi gabe.  Elizen arteko biblia   Am 1,9

Hori, gure artean, oro har arraroxkoa izaki, are gehiago bere anaiarteko jendeetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 109. orr.

Ez al dut, menturaz, nire baitan sentitzen anaiarteko maitasuna sutan, gizonezko norbaitek bere fedearen edertasunari tinko eustearren ikaragarrizko torturak nozitu zituela entzutean?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 308. orr.

Anaiarteko maitasuna predikatzen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 193. orr.

Buru-belarri naiz arituko anaiarteko dema jator honetan.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 220. orr.

Probaldiko urtea betetzean, onartuak izan bitez anaiarteko obedientziara, bizimodu eta Erregela hau beti gordetzeko hitza ematen dutelarik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 155. orr.

Selekzioko anaiarteko giroa gaiztotu egin zen, eta Wome taldetik at utzi zuen hautatzaileak Afrikako Koparako.  Berria - Kirola   2006-02-23

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

anaiarteko gerraren (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus