Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Amorruzko ukabilkada batez hautsi zuen erlojua. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 112. orr.
Amorruzko hitzak, mendeku-gogoak, gezurrak. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 70. orr.
"Beti Pajettarekin!, Pajettarekin!, Pajettarekin! ", esaten zuen gure aitak, izen hura amorruzko lastertasunaz errepikatuz, adierazi nahian, seguruena, nolako lastertasunaz ihes egiten zuen Albertok etxetik. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 86. orr.
-Weiner! -egin zuen marru Dembak, eta amorruzko atake batek eman zion, Weinerrek ez ziola entzun nahi ikustean. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 195. orr.
Hedwigen kaiola ere airean atera eta erori zenean zabaldu egin zen; hontza irten egin zen, eta amorruzko txilio ozen batekin gaztelurantz bideratu zen ziztu bizian, atzera begiratu ere egin gabe. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 67. orr.
Hala, Baby Suggs dohatsua -bere bizitza librea harmoniari eskaini ziona-, harrokeria, beldur, kondenazio eta amorruzko dantza batekin ehortzi zuten. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 234. orr.
Amorruzko eta minezko aurpegia jarri zitzaion dama zuriari. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 117. orr.
Nire arnasestua eta berea, otsoaren amorruzko, hirazko arnasestua. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 13. orr.
Amorruzko gihar-uzkurtze batek estutu zion unetxo batez eztarria, eta, pasatu zitzaionean, egarri bizia utzi zion. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 127. orr.
Ez zen amorruzko begirada: malko gorri handi bat agertu zitzaion, txakur leialengatiko pena sentiarazten diguten malko horietako bat. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 46. orr.