Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Herbehereetako jokalariek amorruz ospatu zuten Alemaniaren aurkako garaipena, gehiegi agian. Berria - Kirola 2004-06-15
Halako batean, pikotxean jarri zen sofaren gainean eta amorruz jotzen hasi zitzaion aurpegian. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 111. orr.
Isiltzeko agindu diet goxoki, baina zaunkaldiari eutsi diote amorruz. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 128. orr.
Lurra amorruz estali zen. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 131. orr.
Poztu egin nintzen hura errepikatu izanaz, hark bide ematen baitzidan atzera gerrikoa kendu eta itsua ederki astintzeko, amorruz eta irmoki oraingoan, buruan nahiz soin-adarretan. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 36. orr.
Ez zidan erantzun; aitzurrean jarraitu zuen, amorruz. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 386. orr.
Amorruz dagoen txakurrari bezala, lerdea zerion gazte hari ere. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 26. orr.
Ateneak ez zeukan zer esanik eta, amorruz, txiki-txiki egin zuen bere aitaren arinkeria eta amodioak denen aurrean argitaratzen zituen oihal hura. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 194. orr.
Begiz jo ninduzun orduan, eta ohartu zinen baneramala, eskuartean bildua baina ez osoki estalia, zuk, saiatuta ere, identifikatu ezin zenezakeen kolore zuriko zapi bat-edo, behin eta berriz amorruz estutzen nuena. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 21. orr.
Memok ezpata zorrotik aterea zuen, ezpainak hozkatuta, bibotea atzaparka kenduta amorruaren amorruz. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 74. orr.
Baina berak barre egin zuen ozenago eta zirikatzaileago, amorruaren amorruz begietan behera malkoak sumatu nituen arte. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 17. orr.
Ez al dizut esan, Peaceful andrea? -jarraitu zuen hizketan Mollyren amak, amorruaren amorruz ahotsak dar-dar egiten ziolarik. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 73. orr.
Horrelako jainko batek geure onetik ateratzen gaitu amorruaren amorruz, eta betiko botako dugu ahanzturaren zokora, nondik Robespierre doilorrak atera nahi izan duen. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 218. orr.
-Zuk -esango zion irakasleak hatzaz seinalatuz, bizarra, amorruaren amorruz, dardaratan zuela-, nola duzu izena? Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 32. orr.
Karlos Ohando gaizkitu egin zen amorruaren amorruz. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 76. orr.
Amorruaren amorruz, eskopeta hartu eta osagilearengana tarrapataka joan zen. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 139. orr.
amorruz ari (3); amorruz begiratu (8); amorruz begiratzen (3); amorruz bete (6); amorruz betea (6); amorruz beterik (11); amorruz dardarka (4); amorruz erantzun (4); amorruz esan zuen (3); amorruz estutzen (3); amorruz irakiten (3); amorruz orroka (3); amorruz sutan (3); aurpegia amorruz (7); egin zuen amorruz (3); esan zion amorruz (3); halako amorruz (5); haserre eta amorruz (3); kontra amorruz (3)