Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
amorreri (corpusean ez dago; ETCn 9 agerraldi) iz errabia.
Zenbat amorreri bizi liteke gure baitan? ETC-literatura, saiakera 1362 km euri, Garazi Goia / Goizalde Landabaso, Elkar, 2019
1882. urtean hasi zen Pasteur amorreria, errabia, ikertzen. ETC-prentsa Berria, 2009-06-04
Antraxaren ondoren, amorreriaren txanda izan zen. ETC-zientzia, zuzenbidea Zientziaren historia txiki bat, William F. Bynum (Juan Garzia Garmendia), EHU/UPV, 2018