Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eta ongi atera zitzaigun, gure alde, eta gure lagunen alde, jakina; horretarako ari baikinen, gure lagunen oroimenez eta egiaren amorez. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 150. orr.
Schopenhauerrek dioenez, apenas inork jarduten zuen eztabaidan egiaren amorez. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 46. orr.
Hala dela ikusteko, gogora dezagun santuek pozaren pozez eman zutela beren bizia zuzentasunaren amorez. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 14. orr.
Unamuno hau da, herri espainol intrahistorikoaren erredentore, eta horren salbazioaren amorez Estatu oligarkiko eta zentralistaren apostolu bilakatua, Bilbora etorri dena -ez Lore Juglare, baizik aita misiolari ("apostolu zibila")-. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 113. orr.
Hirugarren modua hau izan zen: behin, grazia handi bezala, arren eta arren eskatu zion San Frantziskori karitatearen amorez bere abitua emateko eta trukean berarena hartzeko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1098. orr.
Ez arimen artzain: ardien artzain, eta ez erretorika arkadikoz edo burubide bitxiz, pozik eta gustura baizik, lurraren eta belarraren amorez, eta bihotzaren joriz. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 65. orr.