Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

amodiozko izlag amodioari dagokiona.

Batzuek, beste batzuek, agian ez dute korapilorik egiten amodiozko istorioetan, sexuaren lotura ere iraupen mugatuko lokarri askaerraza gertatzen bide zaie.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 167. orr.

Nola behar zen ulertu Kantika Ederrenaren amodiozko historia?  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 75. orr.

Jainkosa erbesteratu bati isuritako amodiozko odol tanten, berriz, neskaren zango lodixketako azazkal gorriz pintatuak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 156. orr.

Masturbazioa amodiozko eta plazerezko ekintza bat da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 25. orr.

Gure aita beldur izaten zen beti "saltsaren batean" sartuko ote ginen, hau da, amodiozko nahaste-borraste ilunen batean harrapatuta, eta gure kastitatearentzako arriskuak ikusten zituen non-nahi.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 74. orr.

Eta zergatik ageri ote da gure amodiozko balada zaharretan, otea horren xarmagarri?  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 25. orr.

Amodiozko kanta tontoak bata bestearen ondoan kateatuko dira etengabean harik eta marihuana honek lokarrarazi arte.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 78. orr.

Ez naiz mutilaren izenaz oroitzen, baina berak gidatu ditu beharbada, lurpeko bideetatik eraginik, nire amodiozko hautuak.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 79. orr.

Amodiozko ezkontza arras gertagaitzaren kasuan, are zorigaiztokoago izango hintzateke, sufritzen ikusiko baihuen senarra.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 89. orr.

Bizitza aberriarengatik ematen da, gorroto edo amodiozko pasioarengatik, baina ez lau politikarik sinatutako akordio batengatik.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 28. orr.

-Amodiozko letra bat, beraz... gizon bati!  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 114. orr.

Abiatzen nintzenero, nire jantzietan amodiozko gutunak ipintzen zizkidan, eta, beregana gehiago erakartzeko, Kurdistan goratzen zuen, abertzaletasuna, nire edertasuna eta niganako amodioa adierazten zuten beste hitzen artean.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 88. orr.

Estudioak, bestetik, amodiozko eszena gehiago sartzen saiatuko dira.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 95. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus