Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kimika organikoan, aminak oinarrizko nitrogeno atomo bat eta bikote bakarti bat duten konposatuak edo talde funtzionalak dira. Aminak amoniakoaren deribatuak dira, hidrogeno atomo bat edo gehiago ordezko batekin (alkilo batekin edo arilo batekin, esaterako) ordeztuta dutenak. Amina multzo garrantzitsuak daude, adibidez aminoazidoak, amina biogenikoak, trimetilamina edo anilina. ETC-entziklopedia Amina, Wikipedia
Hidroxilo talde baten ordez, amina talde bat ezartzean aminoazukreak eratzen dira. ETC-entziklopedia Monosakarido, Wikipedia
Proteinak aminoazidoetan hidrolizatzen dira lehen, eta aipaturiko mikrobio horiek aminoazidoak deskarboxilatzen dituzte, aminak sortuz. Amina horiek (kadaberina, putreszina, eskatola...) usain txarreko molekulak dira, usteltze prozesuei haien ohiko kiratsa ematen dietena. ETC-entziklopedia Ustelketa, Wikipedia
Organismo horrek honako konposatu hauek erabil ditzake: azukreak, gantz-azidoak, azido dikarboxilikoak, azido trikarboxilikoak, alkoholak, polialkoholak, glikolak, konposatu aromatikoak, aminoazidoak eta aminak. ETC-zientzia, zuzenbidea Mikroorganismoen biologia , Askoren artean, EHU, 2007
Fenolek, amina aromatikoek, aldehidoek, eterrek, konposatu alifatiko asegabeek eta beste konposatu batzuek oso erraz erreakzionatzen dute atmosferako oxigenoarekin; autooxidazio deritzo prozesu horri. ETC-zientzia, zuzenbidea Sistema farmazeutikoen oinarrizko ezaugarriak eta eragiketak, Askoren artean, EHU, 2007
Zelula horien produktuen artean, aminak, polipeptidoak eta konposatu konplexuagoak daude. ETC-zientzia, zuzenbidea Histologiaren sintesia, Askoren artean, EHU, 2008
Sudur-kongestioaren aurkako sendagaiak eta anfetaminak, adibidez, aminak dira. ETC-zientzia, zuzenbidea Kimika organikoa, Askoren artean, EHU, 2008
Bero-ekoizpen izugarri horretan, amina batzuk, indolak eta terpenoak lurrundu egiten dira, eta, hala, intsektu polinizatzaileak erakartzen dituen ustel-usaina hartzen du landareak. ETC-zientzia, zuzenbidea Landare-fisiologia, Askoren artean, EHU, 2014
Hala ere, pestizida horrekin batera doazen konposatuek eta bereziki amina polietoxilatuak (POEA, polyethoxylated tallow amine) indartu egiten dute toxikotasuna eta arriskutsu bihurtzen dute haren erabilera. ETC-zientzia, zuzenbidea Ingurumen-kutsaduraren analisia, Askoren artean, UPV/EHU / UEU, 2014
Neurotransmisore batzuk aminoazidoz edo aminaz osatuta daude eta G proteinari lotutako hartzaileekin lotzen dira; horrela lortzen den erantzuna iraunkorragoa da. ETC-zientzia, zuzenbidea Giza histologia orokorra, Iker Badiola / Edurne Alonso, UEU, 2015