Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Amidak konposatu organikoak dira, naturan ugariak. Izan ere, proteinak dira amida garrantzitsuenak. Proteinen propietateak dituzten zenbait amida sintetiko erabiltzen dira, hala nola nylona, zuntzak ekoizteko erabiltzen den poliamida sintetikoa, armiarma-sarean agertzen den proteinaren antzeko propietateak dituena. ETC-entziklopedia Amida, Wikipedia
Karbonilo talde bati lotutako nitrogeno atomo bat duten konposatuak, berriz, amidak dira. ETC-entziklopedia Amina, Wikipedia
Azetamida azido azetikoaren amida da, amonio azetatoa deskonposatuz lortzen dena. ETC-entziklopedia Azetamida, Wikipedia
Amidei, eterrei eta alkoholei buruzko azterketak egin zituen eta airearen, uraren eta karbonoa erretzean askatzen duen gasaren osagaiak eta osagai horiek zein proportziotan konbinatuak zeuden aurkitu zuen. ETC-entziklopedia Jean Baptiste Dumas, Wikipedia
Eta, gainera, Hugginsek ez zuen jo amida multzoak planarrak zirenik, multzo horien planartasuna 1932tik onartu bada ere, eta peptido bakunen kristalen egituraren zehaztapen zenbaitek egiaztatu badute ere gure laborategian. ETC-literatura, saiakera Helize bikoitza, James D. Watson (Iñaki Iñurrieta), Pentsamenduaren Klasikoak, 2009
Honako konposatu hauek dituzte, besteak beste, karbonilo taldeak: zetonek, aldehidoek, azidoek, amidek eta karbonatoek. ETC-zientzia, zuzenbidea Kimika fisikoa, Askoren artean, EHU, 2006
Gehienak organikoak dira (azukreak, aldehidoak, glikolak, zetonak, amidak, esterrak, aminoazidoak eta abar), eta guztiek dituzte bi erradikal hurbil bata bestetik; protoi-hartzailea bata, eta protoi-emailea bestea. ETC-zientzia, zuzenbidea Forma farmazeutikoak, Askoren artean, EHU, 2007
Esterrak, laktonak, amidak, imidak eta oximak daudenean gertatzen da, gehienbat. ETC-zientzia, zuzenbidea Sistema farmazeutikoen oinarrizko ezaugarriak eta eragiketak, Askoren artean, EHU, 2007
Belarren aurkakoen artean gehien erabiltzen direnak konposatu fenoxikoak, konposatu dipiridilikoak, amidak, dinitroanilinak, ureak, triazinak, sulfonilureak edo aminoazidoetatik ekoitzitakoak dira. ETC-zientzia, zuzenbidea Elikagaien segurtasuna eta kalitatea XXI. mendean, Olaia Martinez / Inaki Etaio, UEU, 2012
Filmei dagokienez, konkretuki HK9 filmen kasuan, II amidarekin erlazionatutako banda frekuentzia altuetara desplazatu zen keratina hidrolizatua gehitzerakoan. ETC-zientzia, zuzenbidea Ikergazte-2017-Ingeniaritza eta Arkitektura, Askoren artean, UEU, 2017