Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Basoko 9.000 hektareatik erdia, gutxi gorabehera, ameztiek hartzen dute. ETC-prentsa Argia, 2017-07-23
Suhiltzaileek iluntzerako lortu zuten mendean hartzea, baina 8,6 hektarea kiskalita gelditu ziren: pinudiak eta ameztiak, batez ere. ETC-prentsa Gipuzkoako Hitza, 2012-09-07
Horren adierazgarri dira sakanetan ikus daitezkeen pagadi eta ameztiak. ETC-prentsa Bizkaiko Hitza, 2017-09-29
Quercus generokoen artean, haritz kandudunak, haritz kandugabeak, ameztiak, erkameztiak, artadiak eta karraskadiak ikus daitezke, besteak beste. ETC-prentsa Berria, 2007-06-14
Barrera atzean utzita, ezkerretik doan pista nagusiak Ordunte ibaiaren ondora eramango gaitu amezti ederrean zeharreko paseo goxoan. ETC-prentsa Berria, 2007-08-21
Europako ameztirik handiena dauka, Izki ibaiaren ertzean. ETC-prentsa Berria, 2007-08-28
Denboraren poderioz sorrarazitako harrizko arku galanta ikusiko dugu Izki natur parkeko ameztiaren babesean. ETC-prentsa Berria, 2010-10-29
Ezbairik gabe, parke honetako harri bitxia, 3.500 hektareatako ameztia da, berau baita, zuhaitz espezie honek Europan eratzen duen basorik handiena. ETC-prentsa Argia, 2000-03-12
Ordunte mendiak eta mendi ertainak, berriz, pagadi eta ameztien domeinu lirateke, nahiz eta gailur altuenetan, lurzoru meheak eta klima gogorrak eraginda, larre eta zohikaztegiak hedatuko ziratekeen. ETC-zientzia, zuzenbidea Karrantzako naturaren gidaliburua, Zigor Arteaga, Ainhoa Lamariano, Roxali Sarasua, Puy Ziaurriz , UEU, 2000
- Aurrekoez gain, hauek ere topa daitezke: ameztiak mendi-mazela eta hareharriz osatutako muinoetan, pagadiak ibar eta sakan itzaltsuetan, haltzadiak erreka-ertzetan, eta urkidiak, kareharrizko arroiletako baso mistoak eta haritz kandugabeko hariztiak kokaleku zehatzetan. ETC-zientzia, zuzenbidea Landa-eremua EAEn, Leire Milikua Larramendi, UEU, 2015
Jatorrizko basoen zati handi batek bere horretan dirau; batez ere, pagadi kaltzikolaz eta azidofiloz eta ameztiz osatutakoak. ETC-entziklopedia Aizkorri-Arazko natura parkea, Wikipedia
Euskal Herrian, berriz, eurosiberiar eskualdean eskuarki ugaltzen da, pagadietan, hariztietan, ameztietan eta oihan mistoetan. ETC-entziklopedia Gailupa, Wikipedia
Gizakia agertu aurretik, udalerrian ameztiak eta zumelak nagusi ziren. Ameztiak gunerik hezeenetan ziren. ETC-entziklopedia Obanos, Wikipedia