Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ametsez adlag ametsetan.

Ametsez zebilen jarraian: Iker ezkonduko zen menturaz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 259. orr.

Maitemindua egon behar zuen, jakina, porturik portu zihoan ametsez Andoni Olaberen itaunari erantzun barik urruntzen zenean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 90. orr.

Everest-en lehen igaitearen 50. urtemuga ospatzen den garai huntan, zonbeitzu Himalaiako kasko ospetsu horieri so dira, ametsez bederen.  Herria   2003-06-05

Madrilen 1915eko urriaren 12an jaioa, ametsez baino ez bada ere, Airako Haraneko Amurrioko sentitzen da.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 55. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus