Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Galdu guduaren ondotik Claviro mendian gaua igaiten zutela pausatzeko Jakobek, ametsetarik, sustatzen du aintzindaria guduaren segitzerat biharamunean. Herria 2001-07-26
Ametsetarik ari ote zen Magali ere? Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 109. orr.
Halatan, Herri Urrats goiz hartan, deabrua zuten ikastolako haur eta etxekoekin batera Senperera abian nintzen, bezperako alkohol usainak ezin barreiatuz, oraino ametsetarik. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 14. orr.
Hortik dator bada: Lehenbizikorik, gizakiak libre direla uste izatea; beren nahi izateak eta beren desirak sendi dituzte, baina nahi izateko eta desiratzeko kausak ez dituzte ezagutzen eta ez dute ametsetarik ere haiei pentsatzen. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 107. orr.
-Baietz harekilan nintzala eta ez nintzan ametsetarik ari, egiazki harekin nintzan. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 74. orr.