Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ametsetako izlag ametsezkoa.

Bere puta tristeen memoriak idatzi zituen hark bezala, gure (ametsetako) maitaleen memoriak idaztea otu zaigu hemen goitik, Durangoko Azokako balkoi honetatik, horietako batzuk ikustean  Berria - Kultura   2004-12-09

Txarrenean, bizipen eta pasadizo anitz dituen berdegunea zapalduko dute lapurtarrek, ametsetako agertokia hainbatentzat.  Berria - Kirola   2004-02-10

Alde ikaragarria zegoen Lolak nahi izanen zituzkeen eta benetan zituen seme-alaben artean, eta uneoro konparatzen zituen ametsetako seme-alaba eredugarri haiek bere benetako seme-alabekin, seme-alaba alfer, zabar eta ez-erneak baitzituen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 261. orr.

Ametsetako lukainkak, bere ustez, toki egokia aurkiturik ere ez baitzuen dirurik haren erosteko.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 44. orr.

Soldaduen Amonarekin gogoratu nintzen, baina lausoki, ametsetako irudikapen batek baino trinkotasun gutxiago zuen-eta beti puntua egiten aritzen zen emakumearen oroitzapenak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 147. orr.

Neurri gozoko oparia zen, koloreetako paperean bildutakoa: ez zen ametsetako oparia.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 106. orr.

Behinola, harekin ohean ordubetez isuri gabe nenbileneko batean, esan zidan, hasperen eta garrasien artean, erabat zoriontsu egiten nuela, neu nintzela, eta ez beste inor, haren ametsetako gizona.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 168. orr.

Ez da nire ametsetako Line, ez da zain nagoen Line, egiazko Line baizik, haurtzaroa garraztu zidan Line demonio hura.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 63. orr.

Akuariumeko isiltasuna, ametsetako irudiak.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 251. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ametsetako andre (5); ametsetako bat (8); ametsetako bizitza (3); ametsetako irudiak (3); ene ametsetako (5); gure ametsetako (5); haren ametsetako (4); neure ametsetako (3); nire ametsetako (10); zure ametsetako (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus