Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

amestoki (corpusean ez dago; ETCn 8 agerraldi) iz ametsezko tokia.

Las Vegaseko suizidio kopuruak ez du parekorik beste edozein hiritan; Hsiehen Downtown amestokian, Las Vegaseko suizidioak laukoiztu egin ziren. ETC-literatura, saiakera   Trump, amesgaizto amerikarra, Askoren artean, Elkar / Berria / Jakin, 2017

Hala ere, "Arantzazun badugu / jada arbola bat / bakearen arbola / deitzen dioguna"; Arantzazu, oraindik ere, bake amestoki da. ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-04-07

Ortziaren muga besterik onartzen ez duen amestoki ederra pozoitu gura izan dute. ETC-prentsa   Argia, 2009-07-26

Greziako jubilatu suizidek, Portugaleko antzokietan Grandola Vila Morena-ri ekiten dioten gangarrek, edonon esklabo bihurtutako langileek independentziaren amestoki hori berori salatzen baitute, ilusioa iruntzietara. ETC-prentsa   Berria, 2013-09-01

Une batean amestokitik atera ninduen ni bezalako turista ikasi baten iruzkinak: The Da Vinci Code-ko eszena baten kokalekua ezagutua zuen. ETC-prentsa   Berria, 2015-01-11

Las Vegaseko suizidio kopuruak ez du parekorik, beste edozein hirirena bikoizten du: Hsiehren Downtown amestokian, Las Vegaseko suizidioak laukoiztu egin ziren. ETC-prentsa   Berria, 2017-08-05

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus