Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Amerizioa elementu kimiko sintetiko bat da, Am ikurra eta 95 zenbaki atomikoa dituena. ETC-entziklopedia Amerizio, Wikipedia
Oso amerizio isotopo kutsagarria zuten tximistorratz horietako gehienek, eta 1.164 zeuden garai hartan Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan. ETC-prentsa Berria, 2003-11-09
ISISen txostenaren arabera, gero eta plutonio gehiago dago bilduta, eta beste arrisku bat sortu da: neptunio-237 eta amerizioa. ETC-prentsa Berria, 2005-09-09
Erakunde militarraren ordezkari batek, munizioek eta tresneria militarrek neptunio, plutonio eta amerizio gai erradioaktiboen aztarnak izan ditzaketela dioen EEBBko Energia Saileko agiri bat irakurri zuen. ETC-prentsa Egunkaria, 2001-01-19
Baina leherketaren ondorengo egunetan irradiazio kopuru izugarriek -Hiroshimakoak baino askozaz handiagoek- kolpatu baldin bazituzten asko, beste milioika jende gehiagok jaio eta bizi beharko dute 90 estrontzioak eta 137 zesioak 300 urtez kutsatuko dituen lurrotan, plutonioak eta amerizioak milaka urtez pozoituta edukiko dituenetan. ETC-prentsa Argia, 2012-01-08
Ionizazio-detektagailua: bi ganberatan oinarritzen da; bata itxia da, eta alfa erradiazioak igortzen ditu iturri erradioaktibo batetik (amerizioa, eskuarki); bestea, aldiz, arriskua dagoen girorantz irekita dago. ETC-zientzia, zuzenbidea Eraikinetako instalazioen kalkuluak eta oinarrizko arauak, Askoren artean, EHU, 2008
Kontinenteak ere baliatu dira eskualdeak izendatzeko: europioarentzat, Europaren izena hartu da maileguz; amerizioarentzat, berriz, Amerikarena (iparraldea gogoan, ustez). ETC-zientzia, zuzenbidea Erreinu periodikoa, Peter William Atkins (Juan Garzia), EHU, 2011