Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hain du adimen zorrotza, ingeniari ere izan zitekeen, baina, aldi berean, halako besarkada amazko batekin hartzen ditu entzundakoak. ETC-literatura, saiakera Soldaduaren itzulera, Rebeca West (Maialen Berasategi), Erein / Igela, 2014
Esan gabe doan gauzatzat hartzen dira emakume baten zeregin amazkoak, eta, era berean, familiak berak gutxitan hartzen ditu aintzat emakumeak egindako etxekoandre-lan amaiezinak. ETC-literatura, saiakera Emakumeak, arraza eta klasea, Angela Davis (Danele Sarriugarte), Jakin / Elkar, 2016
1860ko urteetan patriarkatuaren inguruan piztu zen eztabaidan, gai nagusia zen ea zein zen benetan forma sozial jatorrizkoa: aitazko eskubidea edo amazko eskubidea. ETC-literatura, saiakera Kontratu sexuala, Carole Pateman (Maialen Berasategi Catalán), Jakin / Elkar, 2018
Gizonak zerua nahi du, argia, gailur eguzkitsuak, urdinaren hotz aratz gardena; eta oin azpian amildegi heze, epel, ilun bat du, bera irensteko prest; kondaira askok erakusten digute nola galtzen den heroia betiko, amazko ilunpeetan erorita: leize, amildegi, infernu. ETC-literatura, saiakera Bigarren sexua, Simone de Beauvoir (Irene Arrarats Lizeaga), Jakin / Elkar, 2019
Berak arriskuan ikusi zuen bere argazkia, "auskalo zenbat balio zuen" perla-amazko marko batean zegoena, ulertu zuen gauzak konplikatu egingo zirela iritziz aldarazten saiatuz gero, eta, begietara malkoak ekarriz, onartzeko itxurak egin zituen. ETC-literatura, saiakera Maitale koitaduen kronikak, Vasco Pratolini (Koldo Biguri), Elkar, 2006
Mary itxuraz bare, amazko bati egin zion Dickek ez-kontza-eskaera, eta arrunt gizon enamoratu, umil eta esker oneko agertu zen hark eskaera onartu zuenean. ETC-literatura, saiakera Belarra kantari, Doris Lessing (Koro Navarro), Elkar, 2008
Baina, horrelako jarreran harrapatu izanak batere kezkarik emango ez balio bezala, poz-pozik hartu zuen umea besoetan eta, amazko oldarraldi batean, musuz josten hasi zen. ETC-literatura, saiakera Benito Cereno / Billy Budd, marinela, Herman Melville (Jose Ramon Vazquez), Alberdania-Erein-Igela, 2012
Azkenean, Inkisizio demokratikoak ere maitatua izan gura du, eta Botere irmoa bai, baina amazko leuna izango da, ez tiranikoa. ETC-literatura, saiakera Barkamena, kondena, tortura, Joxe Azurmendi, Elkar, 2012
eta orduan ere -harena baino betarte errukigarriagorik...! -, ez zuen kale egin, saltzaileak, amazko irribarre bat artezturik, amore eman baitzuen. ETC-literatura, saiakera Arma, tiro, bammm!, Joan Mari Irigoien, Elkar, 2013
amazkoa eta abegitsua zarela. ETC-prentsa Berria, 2012-04-22