Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
"Amaranthus" generoa amaranto izenarekin ezagutzen diren hainbat espezie barne hartzen dituen belarren talde kosmopolita bat da. Egun itxura guztietako 60 espezie inguru ezagutzen dira. ETC-entziklopedia Amaranto, Wikipedia
Amaranto koloreko arrasozko ohazala, Holandako oihalezko izararen toles zuriarekin, gerri pareraino iristen zaio. ETC-literatura, saiakera Maitale koitaduen kronikak, Vasco Pratolini (Koldo Biguri), Elkar, 2006
Begiak itxi orduko Andereraren aurpegia agertzen zitzaidan; haren begi aintzira-kolorekoak, masail joriak, amarantoz margotuak iduri, ile kizkur bakanak. ETC-literatura, saiakera Brodecken txostena, Philippe Claudel (Itziar Diez de Ultzurrun), Igela, 2011
Hurbileko ahaidetasuna duten espezieek elkar ordezkatzen dute geografikoki, amarantoen, babarrunen, kenopodioen, txile piperminen, kotoien, kuien eta tabakoen kasuetan. ETC-literatura, saiakera Su-armak, germenak eta altzairua, Jared Diamond (Andoni Sagarna), Pentsamenduaren Klasikoak, 2009
Guk ezagutu gabeko zereal-zorro batzuk ere ekarri zituen: artatxikia, gari sarrazenoa, espelta, amarantoa, garagarra... ETC-literatura, saiakera Koldar hutsa zara, Aritz Gorrotxategi, Erein, 2015
Eguberrietako afarirako, Varsoviako gutiziak prestatzen dituzte sukaldari boluntarioek: barszcz bero-beroa, amaranto-kolorekoa, aza txanpiñoiekin, broxeta beteak, mitxoleta-haziekin egindako pastelak, vodka pixka bat eta tea barra-barra... ETC-literatura, saiakera Madame Curie, Ève Curie (Irati Bereau), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008
Garia eta amarantoa lantu ditu eta egun hauetan gure aren arteko loturak sendotzedatzen eta merkaturatzen dituzibarrean izan da Debagoiena eta ko asmotan. ETC-prentsa Goienkaria, 2006-10-06
Duela zenbait urte amaranto ogia saltzen genuen, adibidez. ETC-prentsa Argia, 2016-06-19
Onartuta dauden beste koloratzaile batzuk ere (laranja-hori, E-110; amaranto, E-123) hipersentiberatasun-erreakzioekin erlazionatu dira. ETC-zientzia, zuzenbidea Elikagaien segurtasuna eta kalitatea XXI. mendean, Olaia Martinez / Inaki Etaio, UEU, 2012