Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

amaikor (corpusean ez dago; ETCn 25 agerraldi) izond amai daitekeena.

Egia gogor hori kontuan harturik antolatu behar dugu gure bizialdi amaikorra. ETC-literatura, saiakera   Txillardegi eta ziminoa, Markos Zapiain, Susa, 2007

Sekula ahituko ez dela dirudien indar metaketa, sekula hautsiko ez dela dirudien lotura magnetikoa, izatez eta egiaz erabat zirkunstantziala eta amaikorraETC-literatura, saiakera   Twist, Harkaitz Cano, Susa, 2011

Esango didazu lotura amaikorra dela, edo behin betikoa, kasuan kasu, azken batean, dopaminen eta oxitozinen portzentajeek ere determinatzen gaituztela. ETC-literatura, saiakera   Kristalezko begi bat, Miren Agur Meabe, Susa, 2013

Kopuruari dagokionez, zer dira esferak, amaikorrak ala amaigabeak? ETC-literatura, saiakera   Jesusen eskola-egunak, John Maxwell Coetzee (Aritz Gorrotxategi), Meettok, 2017

Emakumeak, zeinak amaikor izatera kondenatzen baitu gizona, modua ematen dio bere mugak gainditzeko ere: horrexek janzten du emakumea magia anbiguo batez. ETC-literatura, saiakera   Bigarren sexua, Simone de Beauvoir (Irene Arrarats Lizeaga), Jakin / Elkar, 2019

Bertsoaren izaera amaikorra nabarmena da zenbait kasutan. ETC-prentsa   Berria, 2008-11-19

Energia fosilak, amaikorrak direnez, ez direla lehengo prezioetara itzuliko. ETC-prentsa   Argia, 2008-06-22

Jarduera gizatiarra funtsean da amaikorra, muinean mugatua. ETC-zientzia, zuzenbidea   Txillardegi lagun-giroan, Gotzon Aurrekoetxea, Jose Luis Ormaetxea, Patxi Salaberri, Pilartxo Etxeberria (arg.), UEU, 2000

Sentsazio horren berri eman behar du literaturak, hots, betikotasuna bizitzaren denbora amaikorrean gertatzen den instant oso eta biribil hori adierazi. ETC-zientzia, zuzenbidea   Azken aldiko euskal narratiba, Kirmen Uribe (arg.), UEU, 2001

Richter-ek umorea giza ideien arteko kontraste gisa definitzen du: gizakiaren ideia orok, berez mundu amaikorra besterik ezagutzen ez dutenak, infinituarekin kontrastean sartzen dira, eta mundu amaikorra amaigabetzat jotzean, eta alderantziz, amaigabea amaikortzat jota, umore-efektua lortzen omen da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Olariagaren trantsizioa, Aitor Castañeda Zumeta, EHU/UPV, 2019

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus