Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
amaikide (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi) izond hitzez mintzatuz, amaiera berdinekoa.
Randall, mandal, amaikideak dira eta! ETC-literatura, saiakera Jaiotze markak, Nancy Huston (Iñigo Errasti), Alberdania, 2009
Oraingo honetan itzultzaileak bertsio moderno berri bat ekarri du, zeinean bertso bukaera guztiak amaikideak baitira. ETC-literatura, saiakera Errusiar diskoteka, Wladimir Kaminer (Mari Jose Kerejeta), Pasazaite, 2015
Amaikideak diren hitzek errima bera dute; elkarrekin aliterazioa eratzen dutenek, silaba-hasiera bera (edo hasierako kontsonantea bakarrik). ETC-zientzia, zuzenbidea Hizkuntza-sena, Steven Pinker (Garikoitz Knörr), EHU, 2010