Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

altzairuztatu, altzairuzta(tu), altzairuztatzen (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi) 1 du ad altzairu bihurtu. ik altzairatu.

-Zure informazioa zaharkiturik dago -bota zion zakar-, azpitik eta gainetik altzairuztaturik nago burdinazko ezkata eta harribitxi gogorrez. ETC-literatura, saiakera   Hobbita, J.R.R. Tolkien (Sergio Ibarrola / Xabier Olarra), Igela, 2008

Itziar Oizek hasieran ertzetara begiratu ostean, altzairuztatutako eta arragotutako begirada betea zuzendu zion areto erdian zegoenari eta hori egiten zuen bitartean bozgorailu baten durundia nabaritu zuen barrenean. ETC-literatura, saiakera   Kartografien eta mikrobio narratiboen artean, Amaia Iturbide, Maiatz, 2013

4 eta 40 milimetro arteko zabalera duen burdin altzairuztatuko orri batetaz osatua dago, alaka batek eratutako aho batekin eta zurezko kirtenarekin. ETC-entziklopedia   Trintxa, Wikipedia

2 (era burutua izenondo gisa)

Hermengoa kapitainak altzairuzko ezpata zorrotzak erabiltzen zituen, aihotz txikiak, burdin zorrotz eta altzairuztatuak zeramatzaten lantza luzeak eta dardo jaurtigarriak; horrez gain, egurrezko baleztak poleaz hornituak, harri zorrotzak jaurtitzeko, zagitak bailiran. ETC-literatura, saiakera   Jaun Zuriaren askazia, Julen Arriolabengoa, Alberdania, 2011

Adibidez, denek gogoan dugu 2002an Betelemen Yaser Arafati egin zuen bisita, israeldarrek beren gerla-tresna altzairuztatuekin Jesusen sortzearen basilika setiatu zutelarik, eliza barnean 200 palestinar aterbetuak zirela-eta. ETC-prentsa   Herria, 2007-12-06

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus