Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

altzairuzko izlag altzairuz egindakoa.

Tira, ba, han, tanpoiak--eta sartzeko kutxa metaliko horietako bat zegoen, eta honako ohar hau zekarren, gutxi gora behera: "Herdoilezinezko altzairuzko estaldiari zeure alderantz tira egin iezaiozu".  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 51. orr.

Altzairuzko punta itsatsita gelditu da.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 75. orr.

Gizarterako leihoa zabaltzean, errealitatea sartzen zaitak bere altzairuzko hatzaparrekin orroaka.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 272. orr.

Isiltasuna altzairuzkoa izan litekeela orduantxe ikasi nuen nik.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 44. orr.

Itsasgainak altzairuzko xafla bat zirudien, eta ontziek xafla hartan harrapatuak ziruditen, finko eta geldi, sendo eta gotor.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 217. orr.

Bi urrats gabe, altzairuzko esku batek atxiki ninduen lepotik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 199. orr.

Angie zutik zihoan, beso bat gora, altzairuzko euskarri distiratsuari indarrez eutsiz -milioika eskuren igurtzialdiek eta presioek lustratua-, eta arnasa luzea hartu zuen, igarotako presaldia, ia egunerokoa bestalde, uxatzeko.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 30. orr.

Bederatzi milimetroko kalibrea, erabat altzairuzkoa, ehun eta hogei milimetroko luzera kanoian, hamasei kartutxo ilara biko kargadorean.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 127. orr.

Abendua burdinezkoa, ilbeltza altzairuzkoa, dio beste batek.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 503. orr.

Gaindiezinak diruditen hormak zeharkatu, altzairuzkoak diren pertsonak urtu eta diktadorerik ankerrenak ere botatzeko adina ahalmen du komunikazioak.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 13. orr.

Atzamar itsuek, metxeroarekin batera, bestelakoa haztatu dute hor barruan: Susok oparitutako altzairuzko labana automatikoa.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 22. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

altzairuzko begiak (3); altzairuzko bola (6); altzairuzko eraikin (3); altzairuzko eskultura (4); altzairuzko labana (4); altzairuzko xafla (5); altzairuzko xaflak (4); altzairuzko xaflaren (3); du altzairuzko (3); zuen altzairuzko (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus