Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
altsitu (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi) izond ehunez eta arropez mintzatuz, litsetan desegina.
Handik hari batzuk erdibidean geratu zaizkiola frogatuta (hari altsituak, lihazki erakoak), hauek bildu eta amaitu da guztia. ETC-literatura, saiakera Kartografien eta mikrobio narratiboen artean, Amaia Iturbide, Maiatz, 2013
Soinean alkandora arin eta gardena zeraman (gorputz sufritua agerian uzten ziona) eta kopeta erdian, berriz, esparatrapu altsitu bat. ETC-prentsa Berria, 2014-07-19