Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Alotropia zenbait elementu kimikok egiturazko ezberdintasunen ondorioz forma bi edo gehiago hartzeko duten gaitasuna da. ETC-entziklopedia Alotropia, Wikipedia
Ia metal guztiek polimorfismo edo alotropia propietatea erakusten dute: kanpoko presioaren eta tenperaturaren arabera egonkorra den kristal-egitura aldatzea. ETC-entziklopedia Solido metaliko, Wikipedia
Polimorfismoa edozein material kristalinotan aurki daiteke, polimero, mineral edo metaletan eta alotropiari lotutako fenomenoa da. ETC-entziklopedia Polimorfismo (kimika) , Wikipedia
Karbonoaren alotropia bat da grafenoa, eta argia material horren gainean proiektatu dute ikerlariek. ETC-prentsa Berria, 2012-06-26
Zenbaitetan, elementu kimikoetan, adibidez, metaletan, polimorfismoaren fenomenoari alotropia ere esaten zaio. ETC-zientzia, zuzenbidea Egitura atomikoa eta lotura kimikoa, Askoren artean, EHU, 2009